www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII. KAPITULUA

Jesu-Kristoren eztitasuna
emazte adultera baten alderat

Yaun-doni Yaun. 8.

 

        Jesus hedatu zen Yudearat sendaturik bere bidean bathu zituen hamar lepradunak. Zuhurtzia guzizko bat agertzen zuen predikatzean. Berenagatzen zuen mundu guziaren admirazionea. Halarik ere, gaitzetsia zen skribez eta farisauez; nahiko ziren hartaz yabetu: ordean populuaren beldur ziren; ezen guziek behatzen zioten Jesusi, bederan profetarik handienari bezala. Gaixtaginek etzuten deusere guphidetsten zerbeit errateko aurkhitzekotzat Salbatzaillearen hitzetan edo obretan. Erakharri zuten haren aitzinerat emazte bat adulterioko bekhatuan eroria. Ezarri zuten guzien erdian, eta erran zioten Salbatzailleari: nausia, emazte hau berriro atzemana izan da adulterioan: badakizu Moisen legeak manatzen darokula hulako emaztekien harrikatzeaz: zuk zer diozu horren gainean? Galde hau, dio ebanyelioak, egina zen nahi zerbait errateko kausitu Salbatzaillearen hitzetan; etzuen ordean deusere ihardetsi, eta abiatu zen makhurturik iskribatzen lurrean. Egin zioten bigarrenean galde bera: orduan xuxendu zen, eta erran zioten: nor ere baida zuen artean kutsatzen ez dena bekhatutan, eta hark artik biozo lehenbizirik harria emazteki huni. Hitz hautarik lekhora, Salbatzaillea eman zen berriz iskribatzen lurraren gainean.

        Skribak eta farisauak berak begiratu ziren galderik gehiago egitetik. Ikhusten zuketeien Salbatzailleak lurraren gainean iskribatzen zituen hitz sainduek hekin ahalkeria eta kondemnamendua zakharketela: kontzientziak ere ez ahal zioten bake handirik utzten; urrundu ziren, ixil-ixilla, Jesus ganik, eta Jesus bakharrik gelditu zen lekhu hartan emazteki harekin. Erran zion: non dire zure akusatzailleak? Bada batere kondemnatu zaituenik? Ez, Jauna, ihardetsi zuen emazte hark, nihork ez nau kondemnatu. Jesusek ikhusirik bere bekhatuaz zuen urriki mina, erran zion: etzaitut bada nik ere kondemnatuko. Zohazi, eta ez egin gehiago gaixkirik.

        Deusere halakorik bekhatore bat bere baitan sar-araztekotzat nola eztitasuna. Salbatzailleak barkhatzeko izan zuen ontasunak hobeki irabazi bide zuen emazte haren bihotza, ezen ez eginen baitzuen legeak manatzen zuen dorphetasunak. Ala berthute maitagarri bat baida eztitasun giriztinozkoa! Ematzen ohi ditu izpiriturik bihurrienak, hautsten bihotzik gogorrenak, eta eskuratzen humorerik moldegaitzenak. Enganio handi bat da uste izatea bortitztasuna ahal dela erremediorik hoberena; suak baino zauri gehiago sendatzen bide du olioak. Nondik heldu da haurrak gaixtakeria beretan bizi baidire? Bizioak ez baidire sehietan gutitzen, aitzitik emendatuz baidohaz? Huna arrazoina. Burasoak eta nausi etxeko-Andreak edo, ez dire aski erneak bere umeen eta sehien gainean, edo bortitzkiegi eta minkiegi agertzen dire hekin alderat; erakharri nahi dituztenean bere egin bidetarat, ager beitez eztitasun eta arraitasun gehiagoekin, eta irabaziren dituzte heien bihotzak.

 

aurrekoa hurrengoa