www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. KAPITULUA

Andre-dena Mariaren Bisitazionea

S. Luc. 1

 

        Andre-dena Maria eman zen bozkario guzietan entzun zuenean Gabriel aingeruaganik Elizabeth, bere ahaidea izorra gerthatzen zela bere adin handian, eta bere erraietan zakharkeiela, sei ilhabete hetan, Salbatzaillea aitzindu behar zuena. Lehiatu zen hari bere atsegina seinalatzerat: bazakizkien bisita hari zarraizkon obra miragarriak. Egin behar izan zituen berrogoi lekhoa bide. Nekheak eta gaitztasunek etzuten batere lotsatu; ez zitzaizkon deusere iduritzen: guziez gorago altxatzen zen Jainkoaren nahiaren alderat zuen leihaltasuna.

        Maria etzen hain laster sarthu Zakariasen etxean non Elizabeth yoan baitzitzaion aitzinerat. Mariak besarkatu zuen ahaide maite hura, ideki zuenekotz ahoa haren salutatzekotzat. Elizabethek bere erraietan zuen haurrak eman zuen berehala erakusterat bere alegrantzia handia. Abiatu zen, yauzika, amaren sabelean. Elizabeth mintzatu zitaion Mariari hitz hautaz: nola daite Jainko Jaunaren ama ethor dadin ene ikhusterat? Urrun da merezi baidut hulako ohorerik: ahalke dut ikhusteaz ene burua hortarainokoan fagoratua. Ala doatsu baitzara, zion oraino Elizabethek, o! zu ene ahaide maitea, sinhetsteaz lanhoki, eta batere trikatu gabe, aingeruaren erranak! Zaren seguratua Jainkoak osaturen dituela zure baitan berak hasi dituen obra miragarriak: eman darotzun hitzaren yabe izanen da. Mariak ihardetsi zuen humiltasun eta modestia guziarekin: ez naiz deusere, ene baitarik. Jainkoaz naiz altxatua ohore handi huntarat; hari diot zor naizen guzia. Nahi izan ditu artiki bere begiak zerbitzari aphal baten gainerat, eta hartu izan nau, naizen bezalako ez deusa, bere amatzat. Jauna dela beraz bakharrik lorifikatua: bihurtzen diotzat eskerrik handienak. Adoratzen dut mundurat emanen dudan haurra ene Jainko bezala, ohoratzen ene Salbatzaille bezala, eta maitatzen ene seme bezala.

        Andre-dena Maria egon zen santa Elisabethekin hirur ilhabeteen ingurua. Zer grazia eta benedikzione etzuen yauts-arazi, arte hartan, Zakariasen etxerat! Jainkoak hanbat benedikatu bazituen Obededon eta haren ahaideak idukitze sari, hirur ilhabetez, bere etxean Jaunaren arka, zer graziazko gaindidura etzuen ardietsi behar izan Elizabethen familiak Maria harekin egon zen denbora luzean! Biryina saindua egon zen bere ahaide maitearekin bihurtu gabe Nazareth bere herrirat, ikhus arteraino harenganik sortu behar zen mirakuilluzko haurra.

        Deusek ere ez du hala ezagut arazten, dio san Bernatek, seme Jainkoak Maria bere amari eman izan dion bothere guzizkoa, nola hartzen den moldeak ematekotzat munduaren ezagutzarat bere lehenbiziko graziak. Saindutu nahi badu bere aitzindaria sorthu ere baino lehen, Mariaz baliatzen da: nahi badu egin bere lehenbiziko mirakuillua, ura arnotarat itzultzean, Kanako ezteietan gerthatu izan zen bezala, badago Mariak mirakuillu hura galde diozan arteraino. Hortik ageri da Jainkoak lakhet duela guri ungi egitea Mariaren arartekotasunaz. Aithortu behar dugu beraz Mariaren laguntza hagitz dela prezagarria, eta zuhurtziak nahi duela ezar dezagun gure fidantzia osoa ama amultsu eta urrikalmenduz bethea datzanaren alderako debozione funtsezkoan.

        Zer konsolazione gozo yakitea galde dezakegula esperantza handienarekin Biryina sainduaren laguntza miragarria! yakitea botheretsu bezain arrai agertzen dela gure behar guzietan! miserikordiosa eta miserikordia beraren ama dela!

        Ez bide da damnamenduaren seinale ageriagorik, nola fidantziarik eta debozionerik gabe izatea Maria sainduaren alderat. Salbamendua da (guziek badakigu) gure egitekorik premiazkoena, nolazpait-ere, gure egiteko bakharra. Nola beraz egon zinki yarraiki gabe salbamendurat heltzekotzat errelijioneak ematen darokun biderik segurenari! Nola ez maita zeruko athea bera den Biryina saindua! Nola egon ezaxolatuki sar-arazi gabe gure arimeen intresetan gure laguntzerat guzia ekharria den Jesusen ama maitea!

 

aurrekoa hurrengoa