www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIV. KAPITULUA

Jesus badoha Yerusalemerat ixillik bezala,
eta agertzen da tenpluan

Joan c. 7.

 

        Jesus yoantzen Galileatik Yerusalemerat: etzuen nihor berekin eraman hiri hartarat. Haren ospea hedatua zen inguru hetarat: mundu guzia hartaz mintzo zen. Abiatu ziren haren ondoan; ordean ezin aurkhitu zuten. Guziak etziren orobat mintzo Salbatzailleaz: batzuek haren alde ziren, laudatzen zuten, saindutzat ere zadukaten: bertze batzuek zadukaten gaixtagin eta munduaren enganatzailletzat; hartaz gaixki mintzo zirenek bere artean zituzten bere solasak; etziren ausartatzen ageriki gaixkirik erraterat yuduen beldur zirelakotzat. Jesus sarthu izan zen laster tenpluan, eta beregana zuen guzien admirazionea, azkenaz-goiti bere etsaiena ere: batak bertzeari galdetzen zion espanturekin: gizon hori nola egin othe da bada horren yakina egundaino nausirik izan gabe?

        Jesusek erran zioten zuhurtzia handirekin predikatzen zioten doktrina etzela harena; bainan haren aitarena, hark egorria zela doktrina hura hei irakhatsterat; bere baitarik mintzo denak, eta ez, eman izan zaizkon argien arabera, bakharrik bere burua bilhatzen duela; ordean bere nausiaren ohoratzeko, eta haren izenean predikatzen duena egiaz mintzo dela, eta gauza guzietan zuzentasuna bilhatzen duela.

        Ez dut miresten (zioen Jesusek) ez balin bazarete predikatzen darozkitzuedan egien arabera bizi, ez duzuenaz geroz begiratu Moisen, erran nahi da, zuen buruzagitzat ezagutzen zindutenaren legea. Urrun da begiratu baiduzue lege zuhur hura, aitzitik hark debekatzen darotzuena egiten duzue. Manatzen darotzue inozenten alde yartzeaz, eta zuek, hekin alde yarri behar bidean, yazarri nahi diozue. Konprenitzen bide duzue zer erran nahi dudan; ikhusten duzue beraz zuen barneko xede gaixtoaz mintzo naizela. Ez naiz deusetaz hobendun, ez duzue nitaz erratekorik; halarik ere, ni hil-arazi nahiz zabiltzate. Zer egin darotzuet bada? Zergatik eraman nahi darotazue bizia? Funtsean, badakit zerk ematen zaituzten hortan: gabetu nahi nauzue biziaz, zeren egin izan dudan zuen begietan gauza bat legeak, zuen arabera, debekatzen zuena: sendatu izan dut paralitiko bat, manatu izan diot ibiltzeaz, bere ohea hartzeaz, eta berekin etxerat eramateaz; eta hauk guziak larunbat egun-kara egin izan ditut.

        Jesusek erran zioten bere etsaiei asko gauza irakhatstekotzat etzuela behintzat egin gaixkirik den gutiena paralitiko hura larunbatarekin sendatzeaz, aitzitik obra on bat egin zuela. Gauza bat dut (zioen oraino Jesusek) zuei gomendatzeko: norbait yuiatu nahi duzuenean, ez beha presunari, bainan bakharrik arrazoinari eta zuzentasunari. Hunela egiten baduzue, zer nahi desgustu eta urruntasun dukezuen nor baiten alderat, ez duzue kondemnatuko haren akzionea non ez den berenaz kondemnagarria.

        Jesusek predikatu izan zituen milla gauza eder eta miragarri, aski behar zirenak haren saindutasuna eta Jainkotasuna ezagut-araztekotzat. Urrun da ordean suntsi arazi baitzituen haren biziari nahi zioteneen izpiritutako ilhunbeak, eta eskuratu baitzituen hekin bihotzak; yarri ziren egundaino baino herra eta errabia handiagotan: etzuten bertze gogorik baizik nola harturen ziren hartaz yabetzeko. Ordu hartan Jesus sobera ungi zen begiratua eskurik ezartzekotzat haren gainerat. Etzen nihor atrebitu haren hartzerat: etzen alabainan oraino ethorria berak bere burua etsaieen eskutarat largatu nahiko zuen muga. Hargatik, populuak atseginekin entzuten zuen Salbatzaillea bere predikutan. Izan ere zen zenbait bere sinhetstea haren baitan eman zutenak, ziotelarik bere artean: uste duzue bada Mesias ethorriko denean gizon hunek baino mirakuillu gehiago eginen duela?

        Yuduek ikhusten zituzten Salbatzailleak hekien begietan obratzen zituen mirakuillu handiak, halarik ere etzuten ezagutzen bere erregetzat, bere yabetzat igurikitzen zuten Mesiastzat. Itsumendu auhendagarria! Giriztinoek berek nola ezagutzen dute bere Salbatzaille adoragarria? Haren ezagutzea othe da bada haren manu sainduen hautstea? Aita amultsu hura maitatu behar bidean, hotztasunik baizen haren alderat ez agertzea? Munduaren iduriz, prestuki bizi direnek berek behar den bezala ezagutzen othe dute Jesus maitea? Merezi othe dute haren dizipuluen izena ekhartzea? Orrhoit gaiten Salbatzailleak zer egin duen gure fagoretan, eta has gaiten haren hobeki ezagutzen eta khartsukiago maitatzen.

 

aurrekoa hurrengoa