www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVI. KAPITULUA

Hamar lepradun sendatuak

S. Luc. 17.

 

        Jesus egon zen zenbeit egun, Galilean. Handik hedatu zen Yudearat, harorik gabe, eta gordeka bezala. Iragaten zela Samariako herritan gaindi, bathu zituen hamar lepradun haren ganik errespektuz urrun zaudenak. Altxatu zuten boza, eta othoitztu zuten izateaz hetaz urrikalmendu. Jesusek, ikhusi zituenekotzat, erran zioten: zohazte aphezetarat, ezagut-araz diotzotzue zuen buruak; hala manatzen du legeak. Jesusek ematen zuen ezagutzerat legearen alderat izan behar den leihaltasuna, eta giriztinoek bide egin behar dutela arimako mirikutarat hei bere barneak agerzekotzat, elizak manatzen duen ordutan, eta bekhatuez hobendun diren aldi guzian.

        Hamar lepradunak agertu zirenean aphezetarat, sendatuak izan ziren guziek; ordean etzen izan hetarik bakhar bat baizik Jesus gana bihurtu zenik eskerren ematerat mirakuilluzko sendatze hartaz. Eman zen, ahuspez haren oinetan, eta bihurtu ziotzon eskerrak egin zion grazia handiaz. Salbatzailleak galdegin zion hea hamarrak etziren izan sendatuak, eta non ziren bertze bederatziak.

        Bakhar bat aurkhitzen da, dio ebanyelioak, hamarren artean, dena ere arrotz bat, bihurtzen dena eskerrak Jesusi ematerat. Jesusek erran zion bakhar hari: zohazi deskantsuan: ardietsi duzu osasuna esker zure fedeari. Denbora berean gaitzitu zitzaion bertze bederatziren eskergabetasuna.

        Exenplu hunek irakhatsten daroku ihes egin behar diogula eskergabetasunari, eta ezagutzaz betheak izan behar garela Jainkoaren alderat zenbeit fagore egiten darokunean, gure bihurkhundeak agertu behar du egiten zaikun emaitzaren eredura: ez da beraz aski bozkariatzea gure arimak sendatzen direnean ungi hartuz sakramenduak. Bederatzi lepradun hek ere atsegin bide zuten osasunaren ardietsteaz, laudatzen ere bide zuten, bihotzez, bere ungi-egillea; ordean etziren hartan behar baratu; behar ziren lehiarekin Jesus gana bihurtu eskerren bihurtzerat. Zeren etzuten hala egin gorphutzean zuten lepra iragan zen arimarat, beraz egundaino baino eriago gelditu ziren.

        Zenbatak ez dire gure lepradunen idurikoak, ez errateko, areagoak! Zenbatak, ardietsten dutenak ez bakharrik laster herrautsetarat behar den gorphutzaren osasuna, bainan oraino gaitzik kaltekhorrenaz zaurthua den arimarena, halarik ere bihurkhunderik ez dutenak bere miriku soberanoaren alderat, aitzitik, egundaino bezala haren damuztatzen eta ofentsatzen hari direnak! O! eskergabetasun ahalkagarria eta ondikoz! Maizegi baizik ikhusten ez dena gehien zor diotenen beren artean!

 

aurrekoa hurrengoa