www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Testamen berriko historioa
Bernard Larregi
1777

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Testamen Çaharreco eta Berrico Historioa (Bi-garren liburua). Bernard Larreguy. Fauver-Duharte, 1777.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII. KAPITULUA

Yaun-doni yauni hasten da predikatzen
eta bathaiatzen du Salbatzaillea

S. Matth. 3.

 

        Yesus egon zen ezagutua izan gabe Nazarethen Yaun-doni Yauni-Baptista mortutik athera arteraino. Gizon saindu hunek mundutik urrun eraman zuen bere gaztetasuna. Hogoi eta bederatzi urthetarat zenean, agerthu zen Israelgo populuaren aitzinerat.

        Lurreko erregeak sartzen direnean hiri batean lehenbiziko aldian, bideak zalhaitzen eta arrimatzen ohi dire. Ez ahal zen preparazione gutiago behar errezibitzekotzat Jainkoaren semea, errege guzien erregea, nahi izan zuenean ethorri mundurat. Preparazione hura zatzan egiazko penitentzian. Horra zer-gatik Yaun-doni Yauni-Baptistaren lehenbiziko lana izan zen predikatzea penitentzia hura bera bere hitz sainduez, guziz bere exenplu miragarriez. Yaun-doni Yauni-Baptista gogorki zen emana bere yauntsturan. Kameluen ille latz eta lodiez egina zen zilizio bat zarabillan gorphutzean; amarratzen zuen zilizio hura larruzko gerriko batez. Xartalak, edo larrepetitak, eta oihanetan aurkhitzen zuen bas-eztia ziren haren yanaria; Jeriko eta Jerusalemen artean zen mortu izigarri batean egiten zuen bere egoitza.

        Yaun-doni athera zen mortu hartarik Jourdaingo hegian predikatzerat, eta bathaiatzerat; egia da hark ematen zuen bathaioa etzela Jesu-Kristok ematen zuenaren itzala baizen. Gizon miragarri haren saindutasuna, eta bizitze garratza aski ziren bertze mirakuillurik gabe sinhetste oso bat ematekotzat haren hitzetan. Mundu guziak behatzen zion bertzeak ez bezalako gizon bati bezala. Saindutzat zadukaten; uste ere zuten hura zela Mesia, edo igurikia zen Salbatzaillea. Hortan bertze profeta guziei baino ohore gehiago egiten zioten. Jerusalemeko popolua osteka zohan entzuterat gizon saindu hura, eta bathaioa errezibitzerat. Jesus ere hedatu zen, bertzeak bezala, Jourdaingo hegirat; ordean etzuen ezagut-arazten bere burua. Hortan, bertze gauza guzietan bezala, Jesusen humiltasunak badu zertaz urmariaraz gure suphertasuna, eta bertzez gorago agertu nahizko gure anbizione zoroa.

        Jainkoak altxatu izan zuen humiliatu nahi zen seme adoragarria. Yaun-doni Yaunik ezagutu zuen bertze guzien artetik. Huntaraino ekhartzen zion errespektua, non ezin hurren irabaz baitzezakeien bere baitan Jesusen bathaiatzea. Legeko doktorak ikharan zaduzkana laztua eta ahalkatua kausitzen zen bera, ikhusteaz bere Yaun soberanoa hartaraino humiliatua. Zer? erran zion: ene gana geldu zare? Bathaia zaitzadan nahi duzu bada! zu, ni bathaiatu behar nindukezuna! Jesusek ihardetsi zioen etzioela behar behatu ordu hartan Jainko bati bezala; bainan bakharrik gizon hilkhor bati bezala; haren aitaren nahia zela izan zadin bathaiatua bekhatoreen baltsan, eman behar zioela mundu guziari obedientzia itsu baten exenplua.

        Aita eternalak ederretsi zuen bere seme adoragarriaren bihotzeko humiltasuna. Salbatzaillea etzen hain laster izan bathaiatua non Izpiritu saindua yautsi baitzen haren buruaren gainerat, uso baten iduriaren azpian. Entzun zen ordu hartan berean zeruko boza bat, hitz gorez zioena: zu zare ene seme maitea, zuk egiten duzu ene atseginik handiena. Jesus etzen gehiago Nazarethrat bihurtu. Berekin zakharken Izpiritu sainduak sar-arazi zuen mortuan barna.

        Elizako aitek admiratu dute arrazoinekin Jesusen humiltasun ezin erranezkoa. Jainko bat ezdeusta dadin bada gizon egiterainokoan! Guziz gora dena aphal dadin bada guziak baino gehiago! Bathaioa erremedio bat da arima bere gaitzetarik sendatzen duena, bekhatuen borratzeko dena, eta bekhatuaren narraiorik ez duenak errezibi dezan bada bathaioa! O! zenbat humiltasun hauk guzietan!

 

aurrekoa hurrengoa