Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Hiru bertsolari

 

      Etxeko beharrek, batetik, eta hainbatetan maisu-errientsa arrotzek, eta bere metodo pedagogikoek, sortzen zuten hastioaren karietarat iraupen gutiko eskola izaten zuten laborari, artzain eta arrantzaleen semealabek.

      Esan beharra dago, bestalde, eskola guti eta irakasle gaizki pagatu eta zabartu haiek ez zirela zernahi irakaskintzen sistemaren lagunik onenak.

      Erakusgarri antzean hiru bertsolarien eskolaroak aipatuko ditut. Ferdinand Airek, Xalbador-ek (Urepele, 1920) hamaika urtetan utzi zituen alde bat eskolako alkiak (Xalbador, 1969, 17). Ahetzeko MartinTrekuk, Mattin-ek, eskola hamabi urtetan utzi zuen.[178]

 

      Goizetan, sega bizkarrean harturik, bazken pikatzerat gaten zen gure Mattin. Gero, baratzean ziren porru, aza, ilar, denak jorratzen zituen.

 

      «Uztapide»-k hamahiru urte zituelarik, ordurarte baserriz baserri zilioan maistraregandik gutixko ikasia, gurasoek Zurbano herrira, Arabara, bidali zuten erdararen ikastera (Uztapide, 1967, 55):

 

      [...] udaran lana egitekotan da neguan eskolan [...].

 

 

[178] TREKU, Mari. Mattin, nere gizona. Tolosa. 1982.

 

Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994