|
Euskaldungoa erroizturik
Diglosiaren ertzean
Larramendik, diglosia hitza asmatu baino lehenagokoa badugu ere, bete-betean kausitu du nori mintzatu behar zaion euskaraz eta nori erdaraz hizkuntz funtzioak adiarazten dituenean. Diglosiak dituzkeen adieratan,[25] Sanchez Carrionek emandako bat hartuko dugu (1987, 346), hizkuntzak eskilara baten mailekin erkatzen dituenekoa. Bere hitzetan:
La diglosia consiste en que una sola escalera, un solo juego completo de funciones, está ocupado por dos lenguas distintas.
Hemen arituko gara diglosia moeta batez, Sanchez Carrionek lehen mailakoa deitzen duena. Honetan, lurralde berean, elkarrekin bizi diren bi hizkuntzetako batek baditu, bere eskilaraz lekorat, beste eskilararen, beste hizkuntzaren goi-mailak, funtzio kulturalak, nazionalak eta nazioartekoak, alegia. Gurean erdarak (frantsesak zein espainolak) aspaldidanik kontrolatu ditu euskararen goi-mailak. Delako kontrolak hizkuntza mintzatuaren mailak beretu ditu, idazkera-sistema osoa, abantzu, bere egiten zuelarik. Hizkuntza mintzatuari buruz Larramendi dukegu eliz gizonen jarrera baten aitzindari, edo behinik-behin, klarkien esan duena. Argi eta garbi diosku goi-mailako hizkuntza, erdara, noren jabego behar lukeen izan (Larramendi, 1969, 289):
Ocasiones hay en que no debe predicarse en vascuence o en la lengua común de todos los oyentes, y es que en aquellos sermones cuyos asuntos miran a los que mandan, dirigen y gobiernan, y no son para el común de los oyentes, ni éstos es razón que sepan cuán mal gobernados están y qué pecados cometen en su gobierno los que mandan, a menos que no haya otro camino para su enmienda que en sonrojarles en público y con todo el común lo mismo digo de aquellos sermones cuyos asuntos, predicados en la lengua materna de los oyentes, causarían más daño que provecho a sus almas, más peligro de caer en algunos errores que instrucciones y defensas de las verdades católicas. Que aun por esto, están prohibidas las versiones cié las Escrituras en la lengua vulgar, a pesar de los clamores y compasiones afectadas de los quesnelistas y otros herejes.
Euskaldunek, beren eginkizunetarako, aski eta abasto omen dute euskararekin. Aginteak, agintetik hurbil edo erdal agintearekin bitartekari lanetan dihardutenak, berriz, erdara jakin behar dute. Eliz gizonak, herriz herri zihoazen merkatariak bezala, zubigile dirateke; beraiek dakitena, ordea, pozoina liteke euskaldun monogloten aho-mihitan. Larramendiren aldian (1690-1766), apez jesuita honek gezurrik ez badio, behinik-behin, badakikegu zein zen euskaldungoaren egoera Gipuzkoan (1882, 252-253):
Es ciertísimo que de las cuatro partes de Guipuzcoa, las tres no entienden el castellano. Pues ¿para qué dicen lo contrario? Los que entienden el castellano son los eclesiásticos, los religiosos, lo que han estudiado, los caballeros, los que se han criado en Castilla, y así un castellano arrastrado lo entienden también los que en lugares menores y aldeas pueden ser alcaldes y cargohabientes, mercaderes y tenderos.
Testu berean, azaltzen dizkigu eliz gizonen jarrerak:
De esta excusa[26] nace el abuso de que nos envíen a la comunidades de Guipuzcoa predicadores castellanos, que predican al pueblo en castellano, con gran satisfacción de que son entendidos, siendo ciertísimo que de mil oyentes no habrán cincuenta que los entiendan, para que saquen algún fruto; y todos los demás, o están dormidos, o están oyendo como si les oyeran predicar en griego.
Mende t’erdi baten buruan, eliz gizonek beren hartan segitzen dute Juan Jose Mogelek (1816, VII) adierazten duenez:
Beste erri ascotan, ez dago belaarriric entzuteco celaco erdera mordolluacaz ezaiñduten dabeen euscal verbeetia. Parcatu daideela Vizcaico Cura Jaun ascoc bada eurei ezartzen deutseet onetan erru andija. Erdera, Latin, ta beste verbeeta asco icasten ditubee chito ondo ta garviro; ta ñeque guichi bat artu eza gai ic dagoz atzeratubac eusqueeran. alan güero eureen Sermoe, ta verbacuntzeetan eracusten ditubee esacune erdaldundubac. Escoleetan erdeeria icasteco leloac bere ez dau onetan calteric guichiecn ecarri. Eusqueeria naastau, ta erdeerarik icasi ez; au da escolaco umeetan beti icusi dodana.
XIX. mendean gaindi, Fernandez Albadalejok, M. Gonzalez Portillak eta hainbatek azaldu dutenez Hego Euskalerriaren krisialdi ekonomikoa, Modernizazioa, Industriatze basa, karlistaldiak, eta Migrazioen karietarat eliza gizonak euskaldunago azaltzen direla, euskaldunak fededunago bilakatuz doaz. Fedearen banderapean sortu ziren, hortaz, euskaldungoaren lehenbiziko egitasmo politikoak. XIX. menderako badira laborariendako, laborariei zuzendutako liburuak. Holako baten egilea Juan Jose Mogel dugu, bere liburua 1816an publikatu zelarik. Adibide onen paratzea du helburu:[27]
Uste izan dot chito ondo dala imiñtia beguijeen aurrian jazoera iruditu bat, ceñetan icusten diran baseerico guraso jaquitunac Jaungoicuaren bildur santuban, ta jaquiturija eguijazcuan eureen seme alaba, ta mendecuac azten ta bide oquerra caite, ta arriscuba, aguerturic zucen garvi ta eguijazcuac maitetu eraguiten.
Ondoren norendako izkiriatzen duen esaten digu:
Yrudi onetara deituten ditut bada, Baserrijetako guraso ta osteruntzeco nequezale gustijac. Zaarroc, ta gaztioc, gustijac aurquituco ditubee eurei jaqueezan icusbidiac. Ez diñot Baserritarroc ez diranac ez dabeela izango emen cer icasirik, ezpada ez dodala berariz eureentzaco verba eguiten [...].
Manakuntza Zaharreko gizarte sailkatu hartan apez erregezale honek egindako liburuan garbi azaltzen dizkigu bere xede zuzentzaleak, zein den berak nahi lukeen irakurlegoa eta nola egin duen liburua irakurlego-moeta horri datxezkion ikasbide eta erakaspen xoilekin; kaletarrendako izkiriatuz geroz, kaleetako bizimodu eta labanarri guztiak azalduz geroz, liburu aunitz beharko baitzituen egindako liburu ttipiaren ordez. Jean-Baptiste Archuk berak La Fontaine-ren alegiak euskaratzen dituenean argiro azaltzen ditu bere gogoetak (Archu, 1990, 29-30). Lehenbizikoa
Frantzia guziak altxatzen duen gizon haren ohipenaren altxatzia Uskal-Herriaren erdian [28]
Bigarrena frantses hizkuntzaren irakastea eta hartan trebatzea. Egileak (Ib)\
[...] en un mot, de leur inspirer le désir d’apprendre la langue française, et de leur en faciliter le moyen.
Lau urte berantago, 1852an, Archuk Bi mihiren gramatika egin zuenean (Archu, 1979, V-VI), ondoko bi xedeak plazaratzen ditu. Bata frantsesaren erakaspena:
En composant cete Grammaire bilingue, l’auteur a eu pour but de fournir aux instituteurs du Pays Basque un moyen facile d’initier leurs élèves à la connaissance de la langue française.
Bigarrena, bigarren mailako helburua, hizkuntzalariei halako langaiaren ematea:
Cette Grammaire peut utilement être consultée par les linguistes qui désirent apprendre le basque.
Frantsesaren irakastea zen 1811ean sortutako altzürükütar honen eginkizun printzipala, batez ere 1833ko ekainaren 28ko legeak aipatu lan hori («les instituteurs du pays euskarien ont mission d’enseigner le français à leurs élèves») ezinbestekotzat jotzen duelarik. Delako eginbidearen burutzeko eta beharrezko liburuen gabeziari ohartua egin bide zuen xiberoarrak bere obra, inoiz aipatu gabe legearen zuzena, hizkuntza nazionalaren beharra onetsiz. Letratunendako liburuak dirateke onbideratzeko tresna hauta. Bai elizalderatzeko Prai Bartolome Santa Teresakoaren antzora, nahiz askatasun-hizkuntzara eramateko. Letratze eta libururik ezean ez da kristau onik ez frantses onik sortzen ahal. 1816an, Aita Prai Bartolome Santa Teresakoa markinarra deitoratzen zen euskaldunetaz, horren kristau leialak izanki eia zergatik ziren dantza galgarri haien zale galdeginez.[29] Fraide berak (1978, 10) iradokitzen digu arrapostua:
Jazo leiteke au, geure eusqueran casic ezer bere escribiduta ezdagualaco dantza galduben gainian.
Hogoita hamabi urte berantago (Archu, 1990, 168), beste gogoeta bat datorkigu: libururik ezak iraunarazten du jendea euskaldun:
D’où vient cette ignorance de la langue nationale? De l’absence de livres écrits dans les idiomes français et basque.
1845eko argitalpenean eskeintza beretsua egiten du esanez eta laborariek direla euskaltzaleenak[30] bainan
liburu asko edo andijak irakurteko asti gitxi eukirik, uste izan dot biar dabeela liburutxu bat, zeñetan ikasi daikeen biar dabeen guztija, nekazari garbi ta kristiñau onak izateko.
Duvoisin kapitainak llabur diosku Labomntzako liburua-vtn zergatia, Mur de Abbadie, Urrustoi jauregiko jaunari egiten dioen eskeintzan (Duvoisin, 1858, 39-40):
Jauna, Nork bere herriari zor dio ahal duen laguntza. Aria hortaz, nik ere eskaraz ezarri ditut laborantzaren gaineko argitasun batzuek, gure herritarrentzat premia zirenak [...].
Hemen ere laborari monoglotak dirateke irakurle; beste neurri bat, duintasunarena, ikusten dugu, ordea, Duvoisinen baitan; laborariei helarazten dizkien ezagutzak euskara gaitu baten agerpen garbia izateaz landarat ez baitira mundu modernotik ohiltzeko eginak, munduaren, biziaren, zati direla adiarazteko baizik. Kulturgaiak, ereduak, frantsesezkoak dira, hortaz bada, euskaldunek konprenitu beharra. Xede horren ariorat egiten dira euskal letretako norgehiagoka gehienak. Ikus daitezke, kasurako, Izarra edari-kudeatzaleek apailatukoetan:
Aphezgaien arteko zeingehiagoka: Frantsesetik euskarazko itzulkintza eta eskoletako haurren frantsesetik euskarazko itzulikintza.[31]
Saria 1913an, ehunta berrogoita hamar liberatakoa eta Izarra edariaren hamar botoiletakoa zen. Aipatu honetan ere klarki azaltzen da euskarari ematen zaion traktaera diglosikoa; hona, eredurako (Etchepare, 1984, 36) haur-sariena:
Herri eskolañoetako haurretan, laborantzari zoakon frantses mintzaldi bat euskaralat xuxenkienik aldatuko zutenei.
[25] Ezagun denez, Charles A. Ferguson-ek, frantsesetik hartutako Diglossie solasaren bidez, 1959an definitu zuen soziolinguistikan gehien famatu den kontzeptua. Funtsean, hizkuntza baten bi barietate: (A) (edo standarra), (B) (familian erabilia) eta hauen esistentziak sortzen duen egoera linguistikoa. Egoera konkretu batzu zituen gogoan: Suiza alemana eta hango alemanera standarra (A) eta alemana dialektala (B): Greziaren hizkuntza klasikoa (A) eta horko hizkuntza demotikoa (B). Ipuinetan bezala, zazpi urteren buruan, Joshua Fishman-ek, Diglosia, Elebitasunarekin erlazionatuz ikuspegi berri bat ekartzen zuen: batetik, bi hizkuntzen arteko harremanetarako erabiliaz, bestetik, elebitasunarekiko bi korronte nagusiak esangura berrira hartaratuz (Elebitasuna, Psikologoen aldetik eta Diglosia, Soziologoen aldetik). Adiera mugatu baten bila Aracil, Ninyoles, Vallverdu eta beste aritu ziren, Euskal Herrian Sanchez Cardón «Txepetx» izan delarik gehien eta zehatzen mintzatu dena Elebitasun moetez lehenbizikoz (1974) eta Diglosia moetez berrikiago (1987). [26] Eliz gizonen aburuz, parropiakoek, bezeroek, konprenitzen zietelakotz egiten zuten erdaraz. Mende baten burura, Gipuzkoako kargudunez estakuru bera erabiltzen zuten; Mitxelenak dioenez (1978, 176): Dentro de los estrechos límites de la provincia vivían, según Iztueta, unas 120.000 personas, 100.000 de las cuales por lo menos no conocían otra lengua que el vascuence. Esto permitía que las minorías dominantes, mayorazgos rurales o comerciantes ciudadanos, pudieran gobernar en la práctica como si aquellas no existieran y no tuvieran voz ni voto. [27] MOGEL, Juan José, Baseerritaar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac, guraso justu, ta jaquitun familia ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan, Bilbao, 1816, III-IV or. [28] Ohi bezala, erdaraz hobeki, hartan idurikatua, nonbait (1990, 167): mon premier but a été d’elever au milieu des populations euskariennes un monument simple à la mémoire de l’immortel fabuliste dont s’honore la France. [29] Menturaz ezda Cristindade guztian dantza desonestuagoric, ta lotsa guichiagocoric eguiten egun arguiz, euscal errijetan baino. [30] MOGEL, Juan Jose. Baseerritaar jakituriaren etxeko eskolia ta guztijentzako irudi edo ispilluba, Edizio berria, Bilbao, 1988, 374 or. [31] «Euskalzaleen Biltzarra», RIEV. VIII. 1914-1917. Ikus ere «Concurso de literatura vasca», Euskal-Erria, Donostia, 1913, 479-481 or.
Euskaldungoa erroizturik |