Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

AITZINSOLASA

 

 

HISTORIALARIEN NAZIOA ETA HIZKUNTZA

 

      XIX. mendetik datozkigun Historia eta gizarte-zientzien abiapuntuan Ilustrazinoaren sinesmenak ditugu, enbor beretik sortutako Marxismo eta Liberalismoak obratuak.[1] Hastapen horien arabera:

      1) Ikertzapen esparrua Estatuak, Estatuek, mugatzen dute.

      2) Prozesu sozialak prozesu naturalen iduriko dirateke eta aztergarri ezezik erabat egiaztagarri, ikerlarien zientziatasunari esker.

      3) Funtsean, Garapenaren teoriak egiten die bide aitzineko baldintzei.

      Aipatu faktorei erantsiko genizkieke, besteren artean, A. Minondok, A. Perez Agote eta E. Tirakyanek[2] ekartzen duten argitzapena, marxista eta liberalek Nazionalismoarekiko duten jarrera aipatzean, teorian ezezko jarrera hori praktikan ezbaiezko bilakatzen delarik.

      E. Tirakyanek dioenez:

      Las imágenes y modelos de desarrollo tanto del liberalismo como del marxismo son por lo tanto hostiles al nacionalismo al que consideran como impedimento u obstáculo a una agregación socio-económica más amplia. Claro que en contextos históricos específicos, el liberalismo y el marxismo respectivamente han encontrado conveniente el aliarse con movimientos y partidos nacionalistas. [...] En resumen, las dos orientaciones más importantes en las ciencias sociales han considerado básicamente que el nacionalismo impide la modernidad.

      Gizarte zientzietako ikusmolde berri hok bizikiago, eta kalapitatsuago, azaltzen zaizkigu historiaren alorrean. Bidezko, bestalde, XIX. mendeko nazio-estatuek Historiari emandako funtzio legeztatzailean pentsatzen badugu; edo nahitaezko eskolatzean, historiak, geografia eta hizkuntza nazionalekin batera, zeukaten munta neurgaitza pentsatzean.

      Ideia berri hauen erakusgarri, duela bi urteko Nobel Symposium-a genuke, (Stockholm, 1990/IX/5-8) Historia Nazionalek sortutako arazoen ikertzeko. Albert Ballcells-ek egindako txostenaren buruan[3] honela zioen:

      En definitiva, quedó claro que a los historiadores de las antiguas y actuales grandes potencias les resulta muy difícil concebir la nación sin el estado y que les es fácil permitirse el lujo de ser indiscriminadamente contrarios a la historia nacional, bien instalados en una nación cuyo futuro parece asegurado y ofrece un marco incuestionable, que posee la solidez aparente de un hecho natural.

      Espainiaren Historia Nazionalaren ezagutzea aski dakiguke aitzineko ahapaldiaren egia ageriari ohartzeko. Justo G. Beramendik aipatu berri ditu[4] historia horien izakera eta xedeak, izanez ere, historia nazionalek nazio-kontzientziaren sortzea edo areagotzeaz lekorat ez baitute inungo helburu ezagunik.

      Ekarpen hauen interesgarriena, halere, sasi-problemak bazterturik, egiazko arazo bati buruz buru ekitea da.[5] Lan eskergaitza nonbait, lekuan lekuko kargudun akademikoek ez baitute mito nazionalik urratzeko inolako laguntzarik eman, Pierre Vilar-ek noizbait esan bezala:

      La confusión Estado-Nación, tanto para España como para Francia, formaba parte de las verdades establecidas... todo “provincialismo” era considerado, en cambio, como una nostalgia del Antiguo Régimen”.

      Badira, halere, holako historiek sortutako ihardespenak, historiaren deskolonizatzeko eta protagonistei hitzaren itzultzeko bidean eginak. Holako bat Pierre Bidart-en lana dukegu,[6] noizbait, nahikari berri horiez izkiriatu duela:

      Analyser et dénoncer les pratiques scientifiques de travestissement de faits sociaux par l’histoire officielle n’apparaît plus aujourd’hui comme une position intellectuelle avant-gardiste. En ce milieu du XIXème siècle, la démarche ne manque pas d’intérêt d’auntant plus que les ouvrages d’histoire destinés aux écoles primaires (tel “Le Tour de la France par deux enfants” d’E. Lavisse) seront diffusés à partir de la Illème Republique pour remodeler une conscience nationale dominée par Vamour et le culte de la patrie. Occulter ou dénaturer la vérité historique est un moyen de subordination de la seiende à la politique; elle devient la finalité essentielle de la nouvelle pédagogie scolaire dans Venseignement de Vhistoire avec la IIIème République.

      Zernahi gisan, makurrena, gizarte-zientziek Estatuarekiko duten menpekotasunari dagokio delako Estatu horrek ezarritako jerarkia kulturala onartu eta zilegiztatzen baitute. Ekonomia eta Historia Politikoaren izenean kulturarekiko gertakariak arraso baztertuz.

      Kultura, berriz, Eskolek eta Mass-Mediek hedatzen duten hura gogoan harturik, murritz egokitzen zaio euskaldungoari; berea, arkeologia, sineskeria edo egituratu gabeko bitxikeria mailean azaltzen delarik. Konbat desorekatu honetan, lehengo gizartearen maila guziak hautsirik, bere burua arrontik ukatu ez dutenek sistema bakar, ofizial eta nahitaezkoaren eraskin antzora agertzen dira.

      Hortaz, bada, L. L. Bonaparteren maparen segizale andana, hortaz ere Barandiaranen arrakasta politikoa eta gure mende honen hasmentatik, abertzaletasunak lagun, euskal folkloreari egindako goresmenak.

      Ez da harritzeko, bada, gizarte-zientzien mugak Historia-baitan ikusi izana gehienik; behar bada, XIX. mendetik oraino bildu dituen erakaspen-funtzioak, aitorpen ofizialak eta halako sistema bilgarri bat izan-nahiaren karietarat.

      Kritikak, Nazio-Estatu-Hizkuntza hirukoitasun haustezin eta hunkigaitzari lotzen zaizkio sarri. Ikertzapen-esparrua estatuarena izatea, noren zerbitzuko zientzia egiten ari den ez galdetzea eta gizartearen egitura linguistikoei ez ohartzea, hortaz. Mitxelenak (1985, 192) izkiriatzen zuenez:

      Los historiadores in genere, con muy brillantes pero algo escasas excepciones; suelen ser si no ciegos, por lo menos miopes para el lenguaje.

      Aracil-ek antzerako azalpena[7] eman digu honetaz.

      Hortakoz, agian, mintzorik gabeko gizatalde baten historiaren egiteko irriskua. Historiagileek mututu nazio hauetaz Mitxelenak izkiriatzen zuena, euskaldunak gogoan, segurki, gogoangarri zaigu egun. Izan ere, euskal ikaskuntzen antolaketa-mailari ohartzen zaionak badaki frankismoaren ezaldi garaietan baino hobeki garatekeela nahiz eta gizarte-zientzietako ikerlari gehienak, historiagileak barne, erdaldun gertatu; horrek dakartzan, ahoz zein izkirioz, iturri aldetikako gabeziekin.

      Euskaldunon historia frantses eta espainol hizkuntzetan pentsatua eta izkiriatua izan da, euskara, kasurik hoberenan, orri azpikoetan, aipu gisa eta testu bezala azaltzen zelarik.

      Ahozko tradizinoa, Antonio Zavalaren lan eskergaz lekorat, ia ez da ezagutzen (Manuel Lekuona, Jon Juaristi, Jose Mari Satrustegi eta besteren baten noizbehinkako lanez landarat). Hortakoz, bada, beste gai, beste bide eta beste parametroen beharra. Hortaz ere historia ukatu eta arroztu bati aitzi ekiteko diogun parioa.

      Nire asmoek, aipatua baino apalago izanki ere, iturri baztertu zenbaiten erabilketara beharresten ninduten. Nola konpreni, bestela, euskal hiztunen bizia eta hizkuntzez itzultzea, bere hizkuntzaren galtzea ere, ahozko iturriak ezpondarat utziaz? Hortakoz, bada, elkarketak, oroipen-liburuak, bertsolariak eta hainbaten testigantza ohigabeak.

      Horrek ez zuen ezabatzen, esan gabe doa, leku eta tenoreko argitzapen historikoen beharra; eta ahalean, euskal historiografiak posibleztatzen zuen heinean, monografiak eta funtseskotzat jotzen diren testuetan aritu naiz ere.

      Betidanik dut entzuna Eskola, Soldadutza eta halakoek ito dutela euskaraz bizitzeko ahalbidea, moztu euskaldunek munduarekiko —berdintasunean, beste nazioen antzora— zeukaten lokarria. Gerizatu beharreko haur bat bezala, herbail baten legez, kanpoko faktore guztiak kaltekor zitzaizkion, barnekoak aipatzeke utzirik.

      Ikerlan hau pentsakera horren kontra doa.

      Denbora iraganak gogoan, denbora haien zuri-beltzak xuxen ez genekizkiela idurikatu dugu gure herria, Euskal Herriak, euskaldun bezala bizitzeko, erakutsi duen joerari ohartu gabe.

      Euskaldungoaren erroitzea berri-berria dukegu, mende pare bat, gure ahuleziaren erroak urrunagotik badatozkigu ere. Harat-hunat horien zernolakoak ezagutzen hasiak garelarik zergatiak hautemaiteko egin ditut ene galderak.

 

 

[1] Beroni buruz, xehetasunezko hutsak salbuetsirik, probetxoski ikus daiteke Immanuel Wallerstein «¿Hay que “impensar” las ciencias sociales del siglo XIX?» in Revista Internacional de Ciencias Sociales, 118 zbk. Modernidad e idealidad: un simposio. 1988ko abenduak.

[2] Ikus, kasurako, Edward Tirakyan. «Nacionalismo, Modernidad y Sociología», Sociología del nacionalismo, Bilbo, 1989, 143-161 or.

[3] Albert Ballcells, «Las concepciones de la historia nacional. El Simposio Nobel de 1990», Historia Contemporánea, 5 zbk., Bilbo, 1991, 275 or.

[4] Justo G. Beramendi. La historiografía de los nacionalismos en España. HISTORIA CONTEMPORANEA, 7 zbk. Bilbo. 1992, 136-137 or. Bertan dakarrenez:

      Aparte del indudable ingrediente nacionalista español —de uno u otro signo ideológico— presente en todas las historias de España escritas desde mediados del siglo XIX, a partir de los años 1890 abundan las obras específicamente puestas al servicio de la defensa o la definición de la nación española [... ]. Y la enorme cantidad de obritas, que ayudaron a propagare! españolismo y la idea de un caracter o Volkgeist español [...].

[5] Har dezagun, eredurako, A. Ballcells, C. Maní eta J. Termes-en «Historia nacional i historia social», L’Avens, 87 zbk., Bartzelona, 1985ekoazaroan; edota Borja de Riquer, «Sobre el lugar de los nacionalismo-regionalismos en la historia contemporánea española», Historia Social, 7 zbk., I990eko Udaberria/Uda.

[6] Pierre Bidart. J. Augustin Chahoren Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques (1830-1835) liburuaren Aitzinsolasa, Marselle, 1979.

[7] Soziologo katalanaren hitzetan (1983, 172):

      El que vull dir ésque cl bilinguisme en particular —com el plurilingüisme en general forma part integrant i vital déstructures sociolingüistiques molt fonamentals. Lamento que alguns historiadors profesionals encara no ho hagin sospitat -o almenys no ha hagin prou seriosament.

      Esmento els historiadors per una raó. Precisamente la historia mostra insistentment que aquells esquemes fonamentals d’integració sociolingüisticá no son gens immutalbles. El fei interessant és que es transformen...

 

Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994