|
Euskaldungoa erroizturik
Euskaldunen nazioak
XVIII. mende erdialderako NAZIO hitzari[58] adiera berria eratxekitzen zaio Batzarre Euskalduna-baitako[59] erabakiei so egitean ohartzen garenez. Araudiek Bergaran bildu zirenen erizpideak publikatzean, hola diote:
El objeto de esta Sociedad es el da cultivar la inclinación y el gusto de la Nación Vascongada hacia las Ciencias, Bellas Letras y Artes: corregir y pulir sus costumbres: desterrar el ocio, la ignorancia y sus funestas consecuencias y estrechar más la unión de las tres Provincias Vascongadas de Alava, Vizcaya y Guipúzcoa.[60]
Goiko hitz hauetan Carlos III.aren asmoak ikusten ditugu, erreforma ekonomiko-sozial eta pedagogikoei dagozkienak, bederen, NAZIO hitzari buruz, ordea, bestelako adiera bat ere bada Batzarre Euskaldun hartan. Bigarren honetan Nazioa ez da Sorterria, geroagoko aipuan bezala, baizik eta erresuma, estatua nahi bada. 1772eko Extractos direlakoetan agertarazten dute “El Amigo Alabes” delakoari emandako arrapostua esanez nola irakasten duten gramatika gaztelaua Elkargoaren eskoletan. Solas nahasi baten haritik bada ere, esaten dute euskal haurrei irakatsi behar zaien lehen gramatika euskararena dela («La primera gramática que debe enseñarse a los niños es la de la lengua nativa»), ondorengo lerroetan deusestatzen dutena Nazioa Espainiarekin berdinkatzean:
[...] Si la lengua particular del Pais es la Bascongada, la de la Nación es la Castellana y, consiguientemente, la nativa de todos los españoles.
Ikasleen Araudietan, aitzitik, nazionaltzat jotzen zituen euskara eta gaztelera.[61] Laburbiltzeko esan genezake ilustratu hauek gaztelaniaz izkiriatzen dutenetan, eta gehienetan hala da, euskara el Baskuence deitzen dutela, Euskalerria País, Nación eta Patria-rekin berdinkatzeko. Aldi berean, NACION hitzarekin espainiar erresuma adierazten dute, euskaldunak Espainia horren zoko bateko biztanletzat hartuz.[62] Iraultza Frantsesak ezarritako ereduari segika, nazio berri baten aitzinean gara. XIX. mendetik bigarren adiera hau monopolizatu zuen hitzari Nazioa deitu zioten eta, ondorioz, horrelakorik obratu zen estatuetan sortu ziren “historia nazionalak”, “hizkuntza nazionalak” eta abarrekoak. Gobernamolde Zaharrean erregerekiko menpetasuna zen lokarria, XIX. mende hasmentatik burutu ziren nazio hauetan Estatuarekiko menpetasuna gertatzen zen lokarri berria. Estatu berri horri zor dizkiogu eskubide sozial, zibil eta politikoak eta baita ere direlako eskubideei dagozkien erakundeak, tribunalak eta zerbitzu sozialak.[63] Zutabe hauek Gobernamolde Zaharrekoak desegiten zituzten, batetik, egitura berri bat eraikitzeko. Egitura horretan, berriz, nazio zaharren ezaugarriak leher-eginak gertatzen zirelarik (legeak, neurkinak, eskubideak eta hizkuntzak ere), kanbiamenduak ez ziren aisa gertatzen, nahiz eta kanpotikako faktore zenbaitek hartaratu. Horietako bat gerlarena izan zen, gerla frango suertatu baitziren XIX. mende nahasi hartako Hego Euskal Herria eta Espainia haietan. Frantzestada urteotan (1807-1814) suertatzen da, lehendabizikoz, hego euskaldunak hasten direla politikoki Espainiaren ideia berriarekin kidetzen. Egia esan, XVIII. mendearen erdialdean hasi zitzaizkion nazio hitzari adiera liferenteak sartzen. Ohizkoari —gizatalde bat, eskuharki, hizkuntzak mugaturik— adiera berri bat eratxeki zioten, bigarren honek, eskuharki ere, lehendabizikoa suntsitzen zuela. Bigarren honetan gutiengo batek erabakitzen du zein ziren lurralde konkret batean bulkatuko diren erizpideak estatu modernoa eraikitzeko. Estatu horrek soilik eraman ahal du nazio izena, eta ez XVIII. mendean bezala sorterria adierazten zuten gizatalde liferenteek («bascongado de nación», eta holakoak). Nazioa, Sorterria, Euskal Herriaren berdinkidea bainan, aldi berean, Erresumaren, Estatuaren parekoa. Erabilketa polisemiko horrek denbora luzez iraunen du. Zamakolaren baitan, XIX. mendean gaudela ikusi ahal dugu ere. 1818an publikatu liburuak honela dio:
Con dificultad se hallará otra nación en el mundo, que dé mejor acogida a los forasteros [...][64]
Urte batzuk lehenago —1799ean— Colección de coplas, seguidillas, boleras y tiranas izeneko liburu sailaren aitzin-solasean, berriz, bestelako adiera bat dakarkigu:
La música nace con nosotros y obra efectos según las costumbres de las diferentes naciones y la índole de su lenguaje sobre cuya poesía se compone [...] ¿y hemos de ser tan negados los españoles, que teniendo música análoga a nuestro carácter, queramos olvidarla para adoptar la italiana compuesta sobre una lengua afeminada?
Hurrengo liburuan ildo beretik doakigu:
Sí, señores míos, en el prólogo o discurso de mi primer tomo, dije que ustedes son la causa de que haya desaparecido de España la música nacional, aquella que teníamos tan análoga a nuestras costumbres que comúnmente tocaba y hería el corazón menos sensible.[65]
Euskaldunen nazioa ez da batere klaroa XIX. mende hortan. Jose Franzisko Petriarena «Xenpelar» hagitz zaigu ezagun, besteren artean, euskal foruen alde egindako bertsoen karietarat. Badakigu ere ez bide zituela begi onez ikusten[66] Errenterialdeko zenbait mutil 1859/60 urteotan Afrikako gerlara joan behar izana. Naziotasunari gagozkiola, Xenpelarren baitan garbi aski azaltzen da euskaldunak espainol moeta bat direla; azpimultzo hortan ikusten du bere burua Xenpelarrek. Iduriz, 1859 aldean egin zituen Senperelarreko bertsolariak burdinbideen egitera etorri ziren frantsesen kontrako bertsoak (Zavala, 1981. 219-227). Bertso horietan zenbat extranjero diren Espainian sartu kondatzeaz lekorat frantses eta italianoak aipatzen dizkigu, soldata haundienen jabeak (4. bertsoan), lehengoak ez bezalakoak (5.ean), jazkeraz eta hizkuntzaz liferente (9 eta 10.ean) agertzen direnak. Gorago aipatu bezala Xenpelar, ezbairik gabe, español taldean plazaratzen zaigu, batez ere, «besteak» (frantses eta italianoak) oldartzean, 4.ean kasurako (Zavala, 1981. 224)
Dala listero edo dala sobrestante empleo eroso bana geienak badute; jornalik aundienak frantzesak dauzkate nunbait español danok tontotzat gauzkate
Geroago, 8.ean (Zavala, 1981. 2225), Campionek 1808-1814.eko gerlaz zioena baieztatuz, nazionalismo espainolaren zuzpertzaile gertatu zela, alegia, hau de Xenpelarrek dioskuna:
Aspaldian ezin det kendu nik buruti urrengo frantzesada ez degula urruti; oiek ateratzen gure erreñutik kosta bear zaigula uste det larruti.
[58] Albert Soboulek dakarrenez (1983, 281) nazio hitza halako hitz gako bat dugu: La revolución francesa ha puesto todo su aliento en ciertas palabras. Una de ellas es nación [...]. Pero, ¿cuál era la realidad de las cosas por debajo de la hojarasca de las palabras? ¿No será la palabra nación una de las “palabras ilusiones” de las que habla el autor de la Histoire de la Langue Française? Ildo beretik Sieyès apezaren testu sonatua (kritiko aunitzen arabera Chamfort-ek egina edo, behintzat, azkarki eragina) ere dukegu premiazko: Qu 'est-ce que le Tiers État ? Tout. Qu ’a-t-il? Rien. Sieyès apezaren Nazioak, beste hitz batek, Estatuak, ematen digu adiera berriaren funtsa. Foucault-ek adiarazi bezala (1992, 223-245) Nazioa dateke Estatuaren beste izendapen bat eta bere hazia; laburbilduz: La nación es el Estado en potencia, el Estado naciente, que se está formando y va encontrando sus condiciones históricas de existencia en un grupo de individuos. Bilakera hau Antonio Escohotadok kondatu du (1991, 102) ederki: Los primeros Estados fueron máquinas militares y fiscales puestas al servicio de un clan, cuya actividad principal consistía en sangrar a una masa de vasallos con levas e impuestos. Luego apareció la Nación, una forma más sofisticada de prolongar la falta de comunidad propiamente dicha, y el conjunto de ambiciones de los príncipes empezó a llamarse razón de Estado. Como el linaje faraónico, la Nación es otra comunión de vivos y muertos que se arroga una presencia sagrada, reclamando de los nacionales un parejo tributo de sacrificios. [59] Euskalerriaren Adiskideen Elkargoa beste izenez. [60] Estatutos de la Sociedad Busconeada de los Amigos del País según acuerdo de sus Juntas de Vitoria, por Abril de 1765, San Sebastian, 1765. [61] [...] el artículo IX (Reglamento para los alumnos de la Bascongada) establecía el estudio de las lenguas, comenzando por las «nacionales» como son el Bascuence y el castellano. Xabier Altzibarrek aipatua: Euskara adiskideen batzarrean. Synmbolae L. Mitxelena septuagenario oblatae (J. L. Melena ed. 1120 or, 6. oharrean). [62] Xabier Altzibarrek goragoko artikuluan aipatua, 1121 eta 1128 or. Azken orrialde honetan 62 eta 63 oharretan, txosten (Carta incompleta alabando los trabajos realizados por la R. S. B. al campo literario) baten pasarte hauek irakur ditzakegu: Tiempos hubo en que el ingenio de los Baskongados estaba reputado por estéril, e infecundo como el país montuoso que habitan. Tiempos hubo en los que este pequeño rincón de España era considerado como si le desconociesen las musas [...). [...] los aplausos que derraman a la sociedad [...] también las Naciones extrangeras, observando que la tierna juventud ha hallado en la Sociedad Bascongada las oportunidades más ventajosas para conseguir una educación culta, civil y urbana [...] y lo que es lo principal que la nobleza ilustre [...] ahora se ocupa tan gustosamente en las especulaciones científicas y estudio de las facultades más selectas. [63] BENDIT, Reinhard. Estado nacional y ciudadanía. Buenos Aires, 1974. 80 or. eta ondokoak. [64] ZAMACOLA. Historia de las Naciones Bascas... Autxerrin publikatu zen 1818ean. Aipua José Garmendia Arruabarrenak ekartzen du. Ikus ondoan. [65] GARMENDIA Arruabarrena José. Una fuente inadvertida en las obras de ¡ztueta. Boletín de la Sociedad Bascongada de los Amigos del Pais. San Sebastián. 1984. 793-797 or. [66] ZAVALA Antonio. Xenpelar bertsolaria. Tolosa. 1981.94 or.
Euskaldungoa erroizturik |