Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Bestea eredu

 

      Lehengo mendearen azken herenaldian egin ziren gramatiketako xedeetan erdararen ikastekoa nagusi da (Iturriaga, 1841 / Eguren, 1867 / Artxu, 1868). Hegoaldean, xede nagusiari laguntzeko, euskaldunen kopurua aipatu ohi da, aunitz direla, ez dutela gaztelania konprenitzen, eta honi doazkion ondorio pedagogikoak: haur guriak direla «eraztuna» eramateko, zigorra ez dela hizkuntz-erakastunik hoberena eta halakoak.

      Iparraldean, gorago aipatuaren iduriko dukegu (Archu, 1979, Avertissement):

 

      [...] L’auteur a eu pour but de fournir aux instituteurs du Pays Basque un moyen facile d’initier leurs élèves à la conaissance de langue française.

 

      Aipatu xedea, frantsesaren erakaspena, beste era batera aurkitzen dugu Artxuren baitan, kondatzen duelarik zergatik hautatu duen La Fontaine-ren alegiakeuskaratzeko: alegilari hilezkorra, bere alegien adierak eta baita, ondorioa (Archu, 1990, 1647):

 

      [...] en un mot, de leur inspirer le désir d’apprendre la langue française, et de leur en faciliter le moyen.

 

      Frantses hizkuntza eredu ezezik zibilizazioaren osoa denean, ez dira miresgarri 1913an Euskaltzaleen biltzarrak jarritako gai eta sariak (Etxepare, J. E., 1989, 36). Hirutatik lehena zen, istudiant gazteendako beren burutarik euskaratu zatirik hoberenak. Beste bietan frantsesetik itzultzeko gaitasuna neurtzen zen. Batean hobekienik euskarat itzulirikako Le prêtre sans ombre zatia zen itzulgaia, bestean Herri eskolañoetako haurretan, laborantzari zoakon frantses mintzaldi bat euskaralat xuxenkienik aldatuko zutena.

 

Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994