Indianoak
Iduri luke «Amerikano» hanpatuei leporatzen zaizkienetan badirela piramide sozialean gora abiatu diren beste euskaldunen bizkar ezarri aburu eta ihakin berak. Erdara ikasteko gai ez izana ez da arradoena. Hola azaltzen da Etxepare miriku-baitan (1988, 353-55) eta Manezaundirenean ere.
Luzaideko pintoreak ondokoa izkiriatzen zuen (1958, 66):
Eta bazinakite, irakurleak, zer gisan murduskatzen duen erdara [...]. Zer hitzeta itzulika irringarriak ateratzen diren haren ahotik, batere ohartu gabe nola erdaldunek tinkazen dituzten ezpainak, irria ez dadin atera burrustan [...].
Esan gabe doa aberastu den euskalduna ez dela jadanik, besteen herrikide senditzen, denbora batez, leku eta une konkretu zenbaitetan, horien mintzaide bada ere. «Behar dugu elgar atxiki»-delako erran-zaharrak ez duke deustako sortzen ari den gizartean.