Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

Harmadan

 

      Gaztelania, eta frantsesa, klase nagusien monopolioa izan direlarik, XIX. mendera arte euskal herri gehienetan, hizkuntza horien jakitea garabide sozialerako gako bilakatzen zen. Agintea, dirua, ospea guti batzuren eskuetan izaten dira eta guti horien liferentzia-sinboloetan, hizkuntza, eta hizkuntza-maila konkretu bat —gorago aipatu gertaldian Xalbadorrek Alkati ageriki oroitarazten zion bezala—, gertatzen dira ikur nabarmenetakoak.[158]

      Gure mendean Harmada gertatu da euskaldun frangoren eskola nagusia ez bakarrik militarren erizpide eta baloreen hedatzeko baizik eta Aberri Zatiezinari datxezkion iduri eta modelak funtsarazteko ere. Giro horren berri Jose Ramon Erauskin Lujanbiok, Txirrita-ren ilobak, erakusten digu garbi. Aien garaia liburutik aldaratuko dut hona (Erauskin, 1975):

 

      Esan izandu zuen gizon batek zer gertatu zitzaion Madriden soldadu zegoela.

      Kuartel artan oso euskaldun gutxi ziran, eta an burlaka ibiltzen zuten. Ainbes      teraño iritxi ziran, gau batean, belarra artu eta berari emanaz esaten zioten:

      ¡Tu, vasco, burro, come hierba!

      Eta ainbesteko amorrua eman zion, artu zuen oiaren azpiko banquillo eta kolpe izugarri batekin burua idiki zion.

 

      Erauskinen ondorioa aipagarria dukegu, bestalde, ahaldunen orekaz hitz egiten digulako:

 

      Kolpe hura euskeraz eman zion, bañan ondo entenitu zioten. Naiz aiekez jakin izkuntza ura, bereala konturatu ziran zergatikan izan zan.

 

 

[158] Michael Moorcock-en elaberri batean antzematen dugu berbaren funtzio hau, protagonistari, Elrik Melnibonékoari, hizkuntza-maila berezi batez mintzarazten diolarik:

      Elric, sabedor de los riesgos que corría, pero buscando sorprender a su interlocutor para conseguir cierta ventaja, se dirigió a él en la Alta Lengua de Melniboné, utilizada únicamente por la familia de sangre real.

      Marinero en los mares del destino. Madril, 1980, 98 or.

 

Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994