Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994

 

 

EUSKALDUNGOA ERROIZTURIK

 

 

ESKER-SOLASAK

 

      Jalgipenak argitara tenorean, eskerrak errendatu nahi nizkieke bidaia honetarako laguntza eman didatenei.

      Aunitz direnez, ordea, eta gure denborak bezain flako ene oroimena, guti zenbaiten izenak aipatuko ditut soilik.

      Jose Mari Sanchez Carrionen izkribu eta solasak aipatu behar nituzke, guztiak bihotz-handiz eta nasaki emanak, baita ere Eduardo Gil Bera jeneroski eman baitit bere denbora. Lluis Aracil eta Jon Juaristiren izkirioek eta Beñat Oihartzabalen solasek gogotan erabiltzeko parada ezin hobea eman didate.

      Esan gabe doa Jose Mari Garmendia, Manuel González Portilla eta Olga Macias-i zor diedana. Eskerrak bihoazkie, bestalde, idazlan honen lehenbiziko bertsioa pairatu zuten Josepe Azurmendi, Alfonso Irigoyen eta Patxi Goenaga jaunei.

 

Euskaldungoa erroizturik
Jose Maria Larrea

Pamiela, 1994