Poetak hitza bezala, historiadoreak gertakaria neurtu behar du, on-gaitz eta idurika daitekeen moral guzietarik at. Poesian musak bezala, hemen patuaren jainkosak deitu behar; agertzen dira, mahai aitzinean daude. Isiltasuna hedatzen da: tonbak zabaltzen.
Badira hemen ere tonba-bortxatzaileak, poesia eta gertakariak faltsutzen dituztenak merkatuari begira.... eta orduan hobe da Omar Khayyamekin mozkortzea hilei egin laidoetan laguntzea baino.
Ernst Jünger
Eumeswill