Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    J. Zulaika

     

    EGUZKI BAT IMAJINATZEN

     

    «ni naiz naizena, bai, naizena, ez eznaizena»

    (G. Aresti).

     

    Hementxe hesteetan luzaro nahasmendu kontrolaezina

    Guztia hain alferrik intensoa hain alferrik akabatua

    Zer hautsi ote zaigu zeri ote gaude oraindik loturik

    Eguzki larriaren dantza iluna gure ikaramenduan honela

     

    Hain gorria oro eta dardara palido zulatuan biraka

    Hauetxek bizitze bortitzagoaren esijentziak aluzinazioak

    Krudeltasun honetaz hementxe gozatzera deliberatuak

    Eguzki hurbil bat ezik nola engaina hainbat dizdirek

     

    Lurrari abandonatuak eta ezinbestez bizirik oraindik

    Hementxe hesteetan derrigorrezko eguzki bat imajinatzen

    Maldan behera eta nola zekiagu bada «gizonagoak» garela

    Eguzkia irabazteko martxa bat dela sinesten jarraituko diagu

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978