Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Martin Iturbe Balda

     

    GABRIEL ARESTIREN OMENEZ

     

    Landare-jantziz

            leertu dira

    zokoraturik zeuden

    azi txikiak.

    Debekatua zitzaieten

    Bizi-argia arnastea.

    Zertara jeiki,

                    gañera,

    —arkaitz artetik—

    arri-kutsuzko

            gogortasuna

                    besterik

    eskeñi

    ezin zezaketenak?

     

    Lur motzean

            eta

    eze laburrean

    du arnasa

    zaiñ

            bizi-emailleak!

     

    Txalo ugaritara

    ernaldu da,

                        orain,

    aurren-agur bildurtia,

    margo aberatsetik

    fruitu osatua

    eskeintzen duan

                        landarearentzat.

    Garratzegia zirudian

                        —berriaren berritan—

    ale goiztarra

    ao biguñentzat.

     

    Arresiz inguraturiko

                        esiak

                        urratzean

    eskura datorz,

    zuaitz-adarrak

                        —buru-makur

    eskeñi dizkigun

                        aleak.

    Aingeru- albixtariak

    adierazi ditu

    ezkutuki nagusienen

    Berri osasungarriak.

     

    Atsegin zaizkio

                        ibilkari

                               ezin-aspertuari,

    zelai arrotzetarako

                        ireki diran

                        bide berriak.

     

    Itxasoak berak

    agurrik beroenak

    igorri dizkio,

    —laiñoen besoetan—

    trebetasun bizian

    bere burua

               zerurontz

               altxa duan

               arri-arteko

                          landare

                                     berriari.

     

    Muga berrietan

             eraiki ditezke,

                      gaurtik,

    ARRI

            berrizko

                        ERRIAK!

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978