Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Juan Ignacio Goikoetxea «Gaztelu»

     

    GEZURRA DIRUDI

     

    gezurra dirudi, baina

            baratzean larrosa

            loreak ematen ari zen

     

    etzekien oraindik

    atomo bonbaren berririk

     

    gezurra dirudi, baina

            adar gainean xoria

            arraultzak berotzen ari zen

     

    etzekien oraindik

    atomo bonbaren berririk

     

    gezurra dirudi, baina

            etxe-atarian oiloa

            xomorro bila kafaka ari zen

     

    etzekien oraindik

    atomo bonbaren berririk

     

    gezurra dirudi, baina

            amaren bularretan haurtxoa

            ditia edoskitzen ari zen

     

    etzekien oraindik

    atomo bobaren berririk

     

    gezurra dirudi, baina

            neska gaztea atzarririk

            amets ederretan ari zen

     

    etzekien oraindik

    atomo bonbaren berririk

     

              * * *

     

    eskerrak etzekitela

    atomo bonbaren berririk

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978