Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Juan Anjel Etxebarria

     

    ARESTI EUSKAL ARGIÑA

     

    Euskal Arri gogorraren

    langintzan Argin setati,

    biotz-mailluak batera

    zenituan erabilli.

     

    Erio ankerrak bere

    altzo illunera eraman

    zaitu, oraindik eskua

    gora zendula aidean.

     

    Zure maillu-otsa ixil

    dan arren, bebil biotza

    gure lagun, leun dezagun

    gure Arri landu-gaitza.

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978