Bittor Mujika
GAUSENTIAN SORTU ZAIT KEZKA
Gausentian sortu zait kezka.
Zertarako bizia?
Zertarako jaio?
Zertarako jan, edan, lo egin?
jolastu?
Ez, ezin naiz geldik egon!
Jakin behar dut
zertarako munduan!
Irten, korrika irten naiz.
Ezin naiz egon.
Zertarako bizia!
Egun ilun, egun tristea,
ezin naiz egon.
Zertarako bizia!
Korrika noa
korrika, korrika...
lainoa harrapatu nahian
zuhaitzari galdetu nahian
harriari, belarrari, hostoari...
Baina ez didate erantzun!
Lainoak busti egin nau
eta hostoak farre.
Iturriak emango dit
erantzuna!
Joan naiz korrika
baina ez dit erantzun.
Iturria agortuta zegon.