Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978
Iñaki Zubizarreta
GABRIEL ARESTI
Gabriel Aresti,
euskal herri
zatituaren
poeta,
hire heriotzak
dei ozen bat
zekarkidak gogora,
gero ta idartsuago
gure herri honen
bazter guzietara
zabaltzen den
ALKARTASUN-deia.
Gure herri
zatituaren
miña
izan duk lagun
heriotzeraino;
miñ huen
heure barnean
euskal herriaren
zauria.
Sendabide bila
ibilia haiz
hire munduko
urte llaburretan.
Sendabide bila
larri eta urduri,
OMENIK beroena HIRI
euskaldunon
bihotz barrenendik.
Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978