Bitoriano Gandiaga
ARESTIREN AITORMENETAN
«Nire aitaren etxea
defendituko dut», esan zuen
bat bateko suak.
Urez heldu zitzaizkionak
indartu egin zuten;
adarrez eraso ziotenek
haserretu.
Alferrik ginen urruti
ilinti zaharrak gordetzen,
Errausle ta sortzaile zetorren,
bihurri ta martzal;
baliorik eta
etorbiderik zuena
harri ta herriren
begitan jarriki.
«Nire aitaren etxea
defendituko dut», dio
«HARRI ETA HERRI»tatik
abots gorenak.
Deihadarrak entzun ziren
suaren kontra
lekaioak suaren alde.
Haizeak
Bere baitariko zeragion su
azkarra zen.
bat baterako argi beroak
jo ginduen ta itzul arazi.
zaharkinei atxikiz, aitareneko
ganbara ta ate-osteko
ezertarako ez zen oro
erre zuen
ta argia sartu etxean,
Erreturan
belar berria erne da,
garia, bideak,
ihardun-poza.
«Nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik», darantzuio
«HARRIZKO HERRI HAU»
beteko erantzunak.