Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Gorka Trintxerpe

     

    KALEKO UMEA

     

    Ba bait zen behin

    hieltsozko lehio meharreko jeranioa

    eta ladriluzko pareteko lauki erretratoduna

    eta azerako lauki trixtean berriz

    —burdinezko kartzelez, autoetako protekzioz—

    azi zen olmoa.

    Ba bait zen orduan

    olmo trixte trixte hura

    —arbol erromanoa—

    zuhaitz hautsez betea

    kaleetako burrunban

    herstutasunean bulkaka

    jendarteko anima bakarti hura

    azeretako ur zikinetan

    iturritako ur orban gabea

    xurgatu nahiean zebilen

    gizaki egarritsu hura

    baina oihan eta basoak

    amonaren ipuinak

    kondairak

    gogortzen zitzaizkion

    arrakatzen

    hausten...

     

    Herria ordea

    herritarrak alegia

    ez zitzaizkion bertaratzen

    ondoratzen

    egokitzen...

     

    Nabari da eta ba derama

    ikarariak erantzuna

    ba bait dakigu ba dela

    askatasun oihartzuna...

     

    Ume atera zen

    kale pobrera ate herstutik

    eta olmoak

    «kaixo» esan zion

    txolarreak agurtu zuen

    zerbeza kajak eta makinak

    ezgutu zituen bar batean

    kaka egiten duten egazti batzuk

    usoak izena dutela ohartu zen

    eta otsail batean

    —huelga izandu zen hartan alegia—

    igarotako goseak

    betirako

    —betikotasunerako—

    ezarri zion bere izaerari tankera:

    txolarrea eta jeranioa

    plastikoa eta olmoa...

     

    Nabari da eta ba derama

    ikarariak erantzuna

    ba bait dakigu badela

    askatasun oihartzuna...

     

    Teilatu iskinetan, agerian

    jotzen dute larrua usoek

    atarietan egiten gainka zakurrek

    gorrotoaren irreberentziaz

    amorruaren eragin eroaz

    kastitarearen lirio guztiak

    akzido urikoz erre ondorean

    jeranioaren boluptuosiodade txolarrezua

    putreoki dastatuz

    -—ba bait zen egun hartan zeren negar egina—

    izadiaren aldarean

    hogeitabost «birgotako» odola ixuri zuen

    eta geroztik

    olmo batek trixteki

    burua makurtu du bi aparkamendu sor ditezen

    jeranioari floreroa haizeak bota dio

    eta ibilkariek salda berdoska bihurtu dute

    eta geroztik

    amets egiten du berriro

    eta eskatzen eta erregutzen

    —ondoreari—

    herrien askatasuna

    eta gizonen berdintasuna

    nabari bait da deramala

    ikarariak erantzuna

    ba bait dakigu ba dela

    askatasun oihartzuna...

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978