Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Alberto Agirreazaldegi

     

    POETA FRUSTATUA

     

    Arnasaren doinuak esaten dit

           BAKARRIK

    nagola.

           LUR

    handi honetan

    itotzera heldu da

    nire begirada.

           EZ

    dago ikustekorik;

    aldaketaren orriak

    lehertu dira, udazkenaren

           BEHARRIK

    gabe.

           GIZONA

    ezerezaren lokatzartean sartu denetik

           EZER EZ

    bihurtu da.

           EMAKUMEA

    emanzipatua dearretik

    hemen zihatua izatera

           INOIZ

           EZ

    da heldu.

           POETA

    neurri gabeko hitz bihurretatik

    zilegiko bidera joan da;

    zikiro baten antz

           BARRABILGABE

    ikusi denean,

    hauxe idatzi du:

    poeta ez

           NAIZELA

    aitortzen dut.

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978