![]()
|
Agiriak
B. Aurre-Apraiz
ILLUNTZE URRATUA
Piñudi baltzen erdian nago, gogapenen zidorrez maratuta: Illun inguruak, neure gogoa baizen illun...
* * *
Gizonak gizon-ilten diarduen mundu ankerra! Dirua ta guzurra, ikusi-eziña ta gorrotoa... Gizarte apurtua!
Oletako lanabes-otsik ez dantzut, ez eta urietako gizarte-burruka larririk bere; baiña, basoraiño be eldu yaku Erioa: Erio gogorra! Sabel bagako Erioa. Eta ixilik eta laiotz dago, guztian, odolezko illuntze urratuan: Itzeltasunaren otsa dantzut, bakarrik, zoli, zuzentasunari deiez...
Erri zuzituaren seme nekatua! Negar dagi erriak, jazoeren larrain zulatuan.
Eta, zugaizpean datza odola. Erru begako odol gardena. Zuzentasun-billa ebillanaren odol gogortua. Arkondara zulatua, oiñetako urratuak eta, jerse odoldua.
Erioak ez dauka biotzik, ez eta galtzaiduak be errukirik: Edenduta dago aroa.
Illotza, ixiltasuna, negarra... Parkamen bagako gorrotoaren lerrena!
Neure gogoa baizen goibel dagoz egunak, erru bagakoen bizitza autsian, naspildutako aro urratuan.
Zer egin? Nora joka? Zoritxarrak egin dan egitekoa: Etxe-bizitzak erdi-utsik, itun dantzudaz abereen morrosa ta orroe tamalak, eta, zapart dagist biotzak odolaren eragiñaz.
Loak ez dau baretasunik, oiñazetuen gomuta larriaz. Txakurren alaru apurtuak iruntzi dabe illuntzeko eresia.
Ixilla. Eriotzea! Erri apurtua... Zuzentasunaren aldeko gazte eraildua!
Erostea, negarra, arpegi kadenak, ixiltasuna... Nun gizonaren askatasuna?
Ta auzoen atsekabean ba-doaz egunak, eta ba-datoz gabak: Izar bagarik, itxaropen bagarik, esituen pentsamentuz, beste gogorapen barik: Bizitzearen aria urraturik... Burdiñazko ateak ez dauke, baiña, errukirik. Eta aragi urratuen oiñaze ta azur apurtuen karraskadak ormatzar ezkoek irusten ditue, alperrik.
Mutil gaxoa! Erio ankerraren opari zauritua!
Guztia dago itzel amurruz eroan eta bertan-bera jaurtiriko illotzaren didarreri adi, ixilpean dabillan zuzentasunaren deiari...
Illetaz dira basoak, illuntzeko bakartasun itzelean, piñudi baltzen illun sorgiñean.
Eta erru bagako odolaren didarrak dira, gau-ertzaren aro odolduan.
Eta Balbe’ren aiotzak dis-dis dagi, illunpean, biotz bagakoen argi zikinduaren bultzadaz
* * *
Piñudi baltzen erdian nago, gogapenen zidorrez maratuta: Illun eta itzel inguruak, neure gogoa baizen illun...
Agiriak |