![]()
|
Agiriak
Xabier Lete
NEGU HOTZ BATEAN
Negu hotz batean [negu tropikal kiskalgarrian] haragiak urratzen zituen haizea nagusi, ibaiari so nengoen eta bele zaharrek kua-kua ez zuten isiltzerik nahi...
bezabiltzen tranbiak, eta burdin erdoiltuen sinfonia hozki erneagarrien gisan ahosapaitik zehar, odol irakinaren pakete konjelatuak butigetan eta vanpiro hortz-gabeak dentisten egongeletan...
ondakiñak erreusak basura-zaku plastikatuak txatarra huts puru-purua, txokolate koloredun begi poetizanteetan reflejatuz, mintzairaren gonbito epelaren antzeko...
ez zegoen atseden loretsu solas lasaigarri eta txolarte bigunik lehen mailakotzaren arrak esteak zulatzen zizkigun bitartean...
Itsasoa bera azkenean kakezkoa zen eta molde arruntak produkto prezintatuak zekarzkigun edo, mezu kontzentratuak ladrillu kozkorrak brau-brau eta berdura ondakiñak muturretara...
Baudelaire bera ipurditik hartzera edo nik ahal dakit zer nun eta nola, buldozerrek lurra berdindu xehetu eta zapaldu ondoren fantasiarik zoragarrienezko kardabera idorra loreturik...
halako batean elurra hasi zuen negu tropikotsu kiskalgarrian eta izadia maindire beltzez estaliz bidegurutzean gurutzaturiko urratsak gero eta urruntzenago urruntzenago urruntzenago zijoazen azkenik hauts xehe-xehe baten xiprixtiñak besterik ez nabarmendu arte...
Agiriak |