J.A. Arze «Harzabal»
OLERKARI BAT HESTUASUNEAN
mendiaren gainean ni
ordurako
orpoetara jautsiak
gosariaren indarrak,
flakiak jota
baserri batera jo nuen
zerbait bizigarriren bila:
— «kax, kax, kax»
— «nor zaitugu?»
— «mendiaren ederrak eta haizearen gar
biak bakarrik ase ez duen poeta bat»
— «zeeeeeer?»
— «goseak amorratzen dagoen zakur bat»
hiru
hiru ahizpa ziren...
eta hirurak lotsatiak
ama mezetan, aita tabernan
eta gu sukaldera
zeukatenetik dena emateko prest zeuden
eman zidaten
txingarra eta arraultzak
eman zidaten
gazta eta ardoa
eman zidaten
kafea
eman zidaten...
eta ez ziren gazteak
beren hankatarteko hilobietan e
hortziko ninduten zoro haiek bal
din eta aita hil eta handik hama
ika hilabetera jaiotzen diren u
me postumo hoietako bat izan ez
banintzen