Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978
Xabier Azurmendi
POETA MUTUA
Amaika euskal bertso
inoiz kantatua,
hitza hain zun ederra,
burnizko kantua;
ezpainak aztun orain
mingaina lotua,
txori bat hila bai duk
poeta mutua.
Hiru bertsotan esan
leiken gauza ez da,
kantatu ohi zizkigun
herri baten kezkak;
kantari bizitua,
kantari arnaska,
azkenean muturik
hitz bat eiñ ezinda.
Udazkena, trixtura,
sentitzean gertu,
denboraren adua
nahi zigun okertu;
poeta ezin bai da
bizitzez aspertu.
Euskara utzi baino
lehenago mututu.
Hau da bizitzak duen
amaitu beharra;
atzo egunsenti zen
gaur ilunabarra,
harriari berari
dario negarra:
poeta jaio eta
mututu beharra.
Ego-haizea dator
gozo ta epela,
xoria zeruetan
barku bat bezela.
Hitza galdu zun baina,
inoiz ez euskera;
herri honen poeta
ez gendun bestela.
Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978