Mikel Lasa
HEMEN DATZA POPEYE
(Faulkner-en oroitzapenez)
Popeye espetxeratu duten presondegiko patioan
ilunabarreko haize-boladak bildurgarri astintzen duen
Paradisuko zuhaitz horren aldean
Pariseko UNESCO-ren jardineko Calder-en mobilak
historia aurreko fosiltzarrak dirudite
Eta, nor ausartuko ote Unesco-ren zuzendariari -
gorazar egiten?
Eta nork eresi bat kantatuko ote dio
euren zerbitzari den Edozein—Edozer jaunari?
Baina Popeye hiltzaile beltza, presondegiko
leiho ondotik bere bizia eta heriotza
kantari dihardu eta berarekin batean
beste gaizkile beltz andana mixerablea
koru eginaz,
euren herriaren patu txarrari karraxika:
«Quat’ jou’ enco’! et alo! y vont pend’
le meilleu’ ba’yton du Missisipi du No’!!»