Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978
Alberto Agirreazaldegi
NON DAGO?
Hutsa
xinplea
zirkulu kuadratua
definigabea.
Formulen jakituna
gizon
formatua
haize baretsuan
hezitua
gurasoen
logikaz
hasitua
dantzatua
sakondua.
Eguneroko errosarioan
letania berdina
san beti
ahaztu
isilik
kontuz
poliki
jaberik
horrela santu
pila eta
amabirjina.
Itsasoa
haserre ala barea
arraien atmosfera
urdin
gorri
naiz berdea,
ur
latz ala fin
dena
zitzaidan berdin.
Postulatu
teorema
zenbaki
eskema
hau zen BAKARRIK
(gau hura heldu zen arte)
niretzat
poema.
Gau hartan
ametsetan...
...desertuan
harea finaren kolpeen
bizkar,
eguzkiaren ardo gogorraren
soinua dantzatuz,
Kantauriko ur tantoaren
biguna
farrea
muxua
muina
nire gogo
adintsuan
nuen.
Gau larria
odoltsua
gorria
amets idatziak
zidan urratu
eta
infinitoko
izar ttipitik
argia luzatu.
Nire
eztarri menperatutik
iheska
atera zen? hau:
Non
dago
HARRIzko HERRIaren
kantera?
Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978