Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978
Martin Tejeria-Eizmendi
HAIZE AGIRRE
haizea erori egin zait
neguetan ihes
inongo saio lasterren
motzenean
aldegin dit haizeak;
hats aldendu bat geratu zait
haize erori bat
tristura ezberdin biak
artean
mingarra dariola bati
eta hari
nigarra dario.
orrua dagite biek
eta asnasa
eta ezina
ezinezko orruz
asnasezko kantuz diraute
negu arteko haizeak
hats hartu artean
aldegin artean.
Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978