![]()
|
Agiriak
Amaia Lasa Alegria
HITZ NAHASTUAK
Nere zortzi deiturak ez dira euskaldunak, Nere euskara ez da garbia, Nere hitzak ez dira txukunak, Nere sinesmenak ez dira heurenak eta Euskal Herria sortzen ari gara.
Nik hasiera eman nion, Zuk bukaera eman zenian, zerbaiti.
Zulo zuri luze bat, auto borobil beltz bat; haiek ez dute gure hitza ulertu.
Behin eta berriro, lur galduaren bila mugitzen gara.
Itsasoko ur sakonetatik arrai haundi bat irten da, arraiarekin kaiuaren kabira noa.
Jan, egunero jaten dut, edan, beti, eta arnasa egunero ukatzen didate.
Inork ez du itsasoa ondoratu, ez eta poetaren fantasia ito; bainan ez dugu poemarik, ez dugu fantasiarik; poetaren fantasia zapaldu, poetaren fantasia beztu dute.
Kaiuaren kabira heldu naiz, ez naiz gehiago hemendik mugituko, amets horretan murgilduko naiz, inork ez du Anbotoko Damiaren fantasia indartsua isilduko, Damiaren hegadakada luzeak Saforen begirada larritua lasaituko du.
Zuk hasiera eman zenion, Nik bukaera eman diot, zerbaiti.
Agiriak |