Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Ramon Saizarbitoria

     

    HONEZ GERO

     

    Halako batean

    ez hitzean gehiago kexatu

    —deskansatu egin genian

    mementoa desiratzen hasiak geundenok—

    Serenatu hituan, azkenean, hire aurpegiko ibar gris

    atormentatuak. Edozein heriotz okasional, arrunt,

    korriente bat erreflejatzen zian ispiluak

    eta itzal luzeek zorrozten zitean

    perfil hotza.

     

                      Mekanismo hautsi bat

    bezala galdu hituan oraindik azken

    odol tantak, murmurio lerdo baten haizeak ateak

    zabaldu zituanean. Mesanotxe gainean

    lent eek bakarrik konserbatzen ziaten

    hire kristal opakoen

    espresio galdua.

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978