Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Juan Ignacio Goikoetxea «Gaztelu»

     

    HERRIAN ODOLA

     

    Noiz, nun, nola dario

    herrian odola?

    Urak gorritu dira,

    orain ez Urola.

     

    Abuztuko ilargi,

    ilargi betea;

    lotsagorritan dago

    laiñotan gordea.

     

    Artaldeko bildotsak

    otsoen hortzetan;

    ur zikinduen kulpa

    zuzenen kaltetan.

     

    Baratzeko larrosak

    bost orri gorri;

    bostak odoletan

    zauriz hilgarri.

     

    Barne guzietan

    amorru larria;

    ez da hilen horratik

    ikaraz herria.

     

    Bada lagun presturik

    burdin-sarez hertsi;

    Jagun ezpagatzaie

    behar dute etsi.

     

    Zer da hobe, hil ala

    itxaropen hutsez

    ilun beltzean iraun

    egunez ta gauez?

     

    Zenbat ilargi bete

    joanak alferrik!

    Laiñotan datza lurra

    ta urak gorririk...

     

    Kobla hauk ondu ditut

    gorderik harpean;

    karranka hotsez doaz

    beleak aidean.

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978