![]()
|
Agiriak
Manu Ertzilla
GAUA (lehen saiakera)
gaua, argiaren haseratik deitua haitz zuloan ahoetatik, usatzen bere ortziaren izar malutak ireki berri dagoen atostean. katilu zartatua ezpainetara bidean.
dei marinelen emazteei, datozela!! itsaso zuriaren arkarak ezpaidira etorriala onhartzekoak beste zereginik gabe. datozela!! ogi zuriaren jaira. soroek egun sendoen nekepetik lasaituak, ekarriak ganbara kutxetara.
jakituriak neguko haize beltzaren orrietan: «sinetsi ezazu ikusten duzun oro eta sinesten duzun oro ikus ezazu» berez haitzaren oinharria bezain zintzoa da gure babesa.
atari begian argizagien su arimatia xistuz, argilunak haren hariak goiko zurean. abarkak, trailetatik askatuak, gauza ez traskila dantzara aisatzeko. begirada bat baino zabalagoa eta deia baino laburragoak diren lazto printzak izarditan, bekokietan, nekearen iltzeak.
dendari ttipi azeriak kukurio lehio ostetan, den-dena sudur, belarri eta begi, egunerokotasunaren eguneroko erraldoia emazteen ohe sakanetara eramanez saritzat. hara horiehtzat ere gauna lotsuntzi!!
egunsentiaren mantarretan biluzik etxeusoak lizar sustarrak aztzertzera jin artean, orduan nonbait haien begien bizitasunaz oharturik izu samur batek argizagiak eta eskutargiak amatatzen ditu.
deustuko zubi bikoitzak besoak zabaltzen dituanean, ur loien joana arintzeko, logeletan haziaren usaia (goroldio negutarra) odolezkoa den ibai ahorezinean.
Agiriak |