Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Balendiñe Albizu

     

    AKELARRE BIURTU OTE?

     

    Larraitz, 1971

     

    Nora zoaz Amagoia?

    Larraitz mendira!

    Illargi betea degu ta...

    nere semeak an

    bilduko dira.

    Ez naute ikusiko,

    beren biotzetan

    naiz sartuko,

    aztuko ez duten

    gau zoragarri ontan

    bear duten zoriona emateko.

    Beren abesti

    t’eresi eztitsuetan

    naute sentituko,

    gaurtik aurrera

    illargi betean

    mendi. gallurrera

    dira igoko,

    eunkada urteetan

    lozorrotik gaur

    esnatu diralako!

    Beren biotzak

    aundi egin dira

    Amagoiak...

    Ez ditu utziko!

    Bereak izango dira

    emendik aurrera betiko.

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978