![]()
|
Agiriak
Eñaut Etxamendi
NOR DIRA HOLA
Zueri, nigar idor arazle haurrak.
Nor dira hola kalapitaka joan lasterka Zirurika jantza-jauzika Bidian gora bidian behera oihu-garimaka Herriko haurrak mutil-neskatxak ikastolaka Gure pottolo pollitak Pentzeko lili zeruko xori Biharko Herriko prometak
Goizian goizik jeikitzen gira Kanpuan hotz da izotza da Ama adio sarri artio Ez trixta gio gomendio
Nor dira hola kalapitaka joan lasterka...
Mendi gainean negu ondoan Elur xuria iruzkian Gure bidian elorritzian Xori habia lilipian
Nor dira hola kalapitaka joan lasterka...
«Xiula-miula» da kantariena Mikelen dugu oihartzuna Leizar axalez egin xirulez Kanpua betez xaramelez.
Nor dira hola kalapitaka joan lasterka...
Kukua kantuz artzaña huxtuz Ardi juare-luz goiti buruz Bildots kuxkurrak ari jauzteka Iduri haurrak jostetaka
Nor dira hola kalapitaka joan lasterka...
Gure bidian oi zer mundua Laboraria maextrua Bai ta hargina ta brazerua Hau da langile erreinua
Nor dira hola kalapitaka joan lasterka...
Gure bideko jenden irria Guri delarik so jarria Horrek derauku maiten tirria Heiek bezenbat egitia
Nor dira hola kalapitaka jean lasterka...
Agiriak |