Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    P. Etxeberria, S. J.

     

    RAVEL

     

    Asiko nindukek irekin olerkiz:

    Erantzungo idakek apainki eresiz.

    Ikusi i Ziburu’k, eun urtez aurretik;

    Egin uken lana beldurrak utzirik.

     

    Aundiak ortxen dik ondoren itzala:

    Irea ez dek, beintzat, izan ain makala.

    Soñez arean i apurtxo argala,

    Biotza txit eder asmoa zabala.

     

    Sakonez ez diok iñortxori zorrik:

    Ireak txastatuz ez nik artzen lorik.

    Ondu al dizkitek ireak lakorik?

    Txit goikoen mallan ageri aiz zutik.

     

    Ba-ekarken mezu, orobat sugarra:

    Landolako keak izango negarra.

    Ik itturri maite, gogozago izarra,

    Motxallek ez dik gaur, leen ziken bizarra.

     

    Ez al uken illun sumatzen alboan?

    Ik alaitzen oro abestuz giroan.

    Giza-batzak ere txit pozik pilloan,

    Etxeratuz, aiek ezti-tanta aoan.

     

    Atzetik ittuken iarraileak erruz:

    Txaloka ekiñez ausiko bai eskuk!

    Aldi artan nerau Bilbo’n, Donostia’n,

    Iruña’n, Baiona, betiko ibilian.

     

    Arrokeri gabe Ziburu’ra i biur:

    Gezalean udan biguin egonize.

    Berritua oso, berriz ba-oake,

    Arakatu ludi, alaitu gizarte.

     

    Astun guk eguna okerraren zamaz:

    Iregana niak, Erantzi nai kezka.

    Entzun esker-onez ik sortu emaitza,

    Aurkeztu erriei zitori orailla.

     

    Izarren dizdiza diguk erakutsi:

    Ez nekina diat beingoan ikusi.

    Ioan beti gôra. Ezer ez itsusi!

    Eusko-lur ioria maitasunez busti.

     

    Erri-errikoak maitagarri iretzat:

    Itali, yuduar, parantze, españarrak.

    Oarrez bilduta, orrian ezarri,

    Areto politak betetzen ik sarri.

     

    Formosa ontara, nintzala etorri,

    BOLERO ziteken irratiz igorri:

    Barnean odola niken gori-gori,

    Biotza txit alai ta musua gorri.

     

    Euskotar batera, laister «La Paloma»:

    Eresia lengo, ta itza emengoa...

    Esateko era ez oso zintzoa!

    Auen ustez ni nauk arrotz-mokoloa.

     

    Nexkaren PAVANA gutxik emen iakin:

    Australia’tik ditek iñoizka zabali.

    Aizeak ekartzen egoki eta arin,

    Eresi zoliak askori eragin.

     

    I beztutzez ez nik asko irabaziko:

    Goitik uken argi URTZI ospatzeko.

    Gizuren giartsu. Ez iñor kideko...

    Ez nik nai izan azken RAVEL goratzeko.

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978