Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Gexan Lantziri

     

    EZ, ETZIRA HILKO

     

    Errepika:

                    Ez, etzira hilko

                    oi euskara maitia

                    baina bai biziko

                    betiko biziko

     

    Mila eta milaka urte ba dituzu

    Euskal lurretan mintzo zarela zu.

    Erdal mintzairak zuretzat dira haurño batzu

    Zure suntsitzeko xedetan segur ba dute espantu!

     

    Mendietan bizi denari etzaio ez,

    biziaren kentzea ez hain errez.

    Nola arranoa libertatean hegalez,

    berdin dabila euskalduna azkar iraupenez!

     

    Euskal Herriak mendez mende iraun baitu,

    Nihoiz nehork ez du arrunt beretu.

    Baldin badute ere bi alde zatitu,

    Euskal Herriak zazpiak bat ezarriko ditu.

     

    Euskal zeruan izarrak dira ugari,

    guzien artetik da bat ageri.

    Lotu gaiten batasunaren bideari,

    gure izarra han baitago guzien gidari!

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978