Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978

     

     

    Bitoriano Gandiaga

     

    KALEAN...

     

    Kalean

    zurrumurnia dago.

    Zergatik zurrumurrua?

    Zergatik dabiltza

    zurrumurruka

    kalean,

    informazioaren

    azpiko izarak

    sospetxa begiz

    miatzen?

     

    Kalean

    bildur lodi bat dago.

    Zergatik dago bildurra?

    Zergatik dabiltza

    kuku-mukuka

    kalean,

    libertadearen

    aingeru guardaz

    ez direlarik

    fidatzen?

     

    Kalean

    odol usaina dago.

    Nork ixuri du odola?

    Zergatik hil dute

    tiroka gizona

    kalean,

    justiziaren

    esku ta bide

    hala dutela

    bortxatzen?

     

                     * * *

     

    Behin batetan neskatila bat

    zuen hil jauntxoak

    feudoko zelai handiaren erdian.

    Feudoko morroi eta neskame guztien begitan

    zuen jauntxoak hil neskatila ezpataz.

    Morroeik garbitu zuten ezpata mingainez,

    eskuak garbi zitzan eraman zien ura

    neskameek jauntxoari.

    Gero zulo batera bota zuten neskatila

    eta ihardun zuten zelaia txukuntzen

    morroiek eta neskameek.

    Gero udalenari eskainitako jai bat zuten ospatu

    jauntxoaren omenez,

    feudoko morroi eta neskame guztiak.

    Atsegin zitzaizkian jauntxoari

    feudoko morroi eta neskameen algarak.

    Atsegin zitzaizkion jauntxoari

    folklore zaharreko egerpenak ere.

    Hain zen ona jauntxoa, berberak inguratzen zizkien

    jaitarako behar zituten mozorro

    eta katamalo guztiak bere morroi eta neskamei,

    eta esku zabalez zuen ordaintzen

    morroi eta neskame zintzoen lana.

     

                     * * *

     

                                                           «Laino guztien azpirik

                                                           eta sasi guztien gainetik.»

                                                           (Hartzabalez idatzi nuena

                                                           Arestiz ere.)

     

    Eta poetak

    disparateak omen

    zituen idazten

                        eta jende guztia

                                            eskandaluz betetzen

    omen zuen poetak,

                        batez ere hemen,

    non jendeak ez duen

    ezer irakurtzen.

     

    Eta poetak ten-ten,

    baina poetak ozen,

    juxtu disparateak

                        omen zituen salatzen,

    juxtu eskandalua

                        biziki gaitzesten.

                        —A,

                              baina

                                      ja,

                                            berdin zen malpoeta,

                                            ez baizuen bereizten

    norena zen kaka.

     

     

    Agiriak
    Euskal poetak eta artistak
    G. Aresti-ren omenez

    edizioa: Juan San Martin
    Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978