Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978
Mikel Zarate
EUSKAL LITERATURAREN ARROKERIA
Etxe ederrak dituzte,
etxe ederrak
nire auzokoek,
ta zenbat loretegi
ta zuhaitz nabarmen,
zenbat kotxe eder,
zenbat ondasun,
zenbat jende...!
Zenbat aberats
ditudan hemen,
mutilzahartu zaidan
txabolari parrez!
Eta mindu
egin naute
aberats arroek,
ta arrotu egin naiz
ni ere,
ezinaren ezinez,
ta auxe
esan diet:
«Pobrearen egoera
zuena baino obe.
Ezin didazue
ohostu ezer,
ezin lapurretarik
niri egin!
Hale!»
Agiriak
Euskal poetak eta artistak
G. Aresti-ren omenez
edizioa: Juan San Martin
Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1978