OKER-ZUZENTZEA
Orrialdea: 86garrena
Lerroa: 13garrena
Okerra: urduan
Zuzena: orduan
Apur bategaitik ez gara geratu okerrik bat bere barik. Orrako «urduan» polit ori imiñi da, zorizko orduan, «orduan» imiñi gura izan dan lekuan, ta orreri eskerrak...
ze, osterantzean,
eztago okerrik etxean.
Beintzat, geuk ez gendun aurkituko.
Ta oker bat aurkitutea barriz ondo jatorku, irakurle maitea. Ain zuzen be, zeuri mesede andi bat egiteko.
Zorizko oker ori aurkituteari eskerrak, eskubide osoagaz egin al izan dogu ementxe OKER-ZUZENTZEA.
Ta OKER-ZUZENTZEA ementxe egiñik, AURKIBIDEA. irakurleak ariñen aurkitu leiken lekuan iminteko erea aurkitu dogu.
Uste dogu gauza barregarria baño gogaikarria geiago dala... irakurlea AURKIBIDEA aurkitu-eziñik ibiltea.
Ta gauza gogaikarririk eztogu egin ez eragin gura liburu onetan.
Liburu onen AURKIBIDEA, gogaitu barik, beingo-beingoan aurkituko dozu, zeure begitxuok beronen azkenengo orrira badaroazuz.
Azkenengo orria ezta, irakurle maitea, lenengoa bere lekuan itxíta, ariñen aurkitu leikena?
Berori da, orduan, AURKIBIDEA-ren lekurik egokiena; beintzat, geure ustez.
Ta berba batek beste bat dakar ta, AURKIBIDEA aitatuteak zeru-bidea dakarsku gogora.
Zeru-bidea non dagon, ...bakizu, ...Eliza Ama Doneak erakusten deusku.
Agur, adiskidea, ta... Zerurako izan gaitezala, ...naita gura ez geure lepotik barre egin gura daun Txerren Prakagorrik.
|