 |
XXVI EZTEUTSUT ESANGO, NESKATO...
Gona labur, papar agiri, beso billoizdun andrazko ganorabako bat ikusten dodanean (ta olango andrazkoak ikustea aloteriak baten urtetea baño sarritxuago jazoten da, zorigogorrean), goiko ipuiñeko Martintxun «eztotsut esango» ori etorten jat burura.
Ta berari, alan jantzita edo, obeto esateko, erdi jantzita dagon andrazkoar, auxe esateko gogoa etorten jat ezpanetaraño:
—Ezteutsut esango, neskato (esanagaz, neure buruari buruko miña batutea baño beste gauza onik eztodala atarako uste dodan artean, beintzat) ganora ona eukiteko jaza non daukazun; zeugandik, zeuk eztakizula edo, aldenduriko lotsa-zatiaren ostean daukazu baña.
|
 |