www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXIII
AUXE... NEURE BOTOTXU AU, JAUNE...

 

        Erandioko Elordui karterua karteru ez zan beti izango; baña gizon selebrea beti izan ei zan, gizona izan zan arte guztian.

        Eta burua estu ikusten zalea ez zala, estuen burua ikusi eban baten egin ei eban bere selebrekeririk andienetariko bat.

        Ugazabak deitu eutsan Bilbora, bere etxera (esaten da, ugazaba bera bizi zan etxera), berbatxu bi esan bear deutsazala ta...

        Ondo ulidu eban zetarako izango zirean ugazabaren berbatxu biok, eta ez joateko be baegoan; baña joan ezagaz obagorik ez ebala eukiko, bear-bada ta, joan zan... joan zan ugazabagana.

        Baña ez bidean gogoratu barik berak ugazabari zer esan bear eutson.

        Ugazabak, bere «egunon, jaune»-ri «egunon, Jose» erantzun ta beingoan, badiñotso, irribarre bada-ezpadako bat arpegian agiri daula:

        —Jakingo dozu, Jose, botoagaitik deitu dotsudena.

        —Baneritxon, jaune, botoagaitik ixengo zana berorren deie... ze errenteagaitik ixeteko, San Tomasak oindiño asaotxu daoz ta...

        —Bai, Jose, botoagaitik deitu dotsut. Bakizu... Ni errietako gora-beratan ez naz sartuten. Batzuk goitarrak eta besteak betarrak zariela? Batzuok ez besteok inpernutarrak ixen ezean, neuri bakean ixten jatan artean,... or konpon! Baie oingoan, betarron aldeko diputadugei orren adeskide bat neure adeskide andi bet dot eta,... ezteust baketan ixten... bere adeskide orreri al dodan bestean laguntako, ta... jakiñe ba...! ez neuskio utsik emon gure...

        —Ekusten dot, jaune, berorreri lantegi andie batu jakona diputadugei orren adeskide orregaz; baie, orraitiño, berorrek gauzetxu bet esaten itxiko baleuskit,... esango neuskio... Baie... baie... bildur nez...

        —Esan, Jose.

        —Ara, ba, jaune... Baki berorrek... Ezkonparri nao ondiño ta, seme-alabarik eztekot. Emaztea bera... beragaz ezkondu nintzen egunetik neurea dodalakoa badekot; baie, bier etzien e... zegaitik edo agaitik, alkar txarto artutea ixen ezkero... jakin ez ba...! bear-bada, guresoak kendu ein leiskide. Beie (idirik eukitera enaz eldu ondiño)... beie pasiguena da. Darabildedan soloa ta bizi nazen etsea... jakiñe, jaune...! berorrenak dire. Zeozegaitik kobretan deust berorrek errentea. Ta solorako tretxuek eurek, atxurre ta enparauek, ezin nei esan ondiño neureak direnik, ba. neuk dakidela beñepin, eztotset ondiño ezer emon eurok emon eustezan errementarieri. Auxe... neure bototxu au, jaune,... uste ixen dot orain artean neurea dala... baie...

        —Zoaz bakean, Jose ta emoiozu zeure boto ori zeuk gudozuneri —esan bear izan eutsan ugazabak, eskuaz lepoan jota, barre-zantzo baten ostean.

 

aurrekoa hurrengoa