www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XLIII
ASKO DAKI GERO!

 

        Euron griñak askatutxuan erabiltea atsegin jakien kristiñau ganorabako askok, jakitun izeneko bat euron griñon erara berbaz ikusten dabenean, auxe esaten dabe:

        —Asko daki gero!

        Ta jakin baki alango jakitun izenekoak auxe beintzat: euron gogoaren erara berba egiten dala euron griñen erara berba egiñaz.

        Baña... Baña au eurokaz Inpernuan egostekoa izango da, eurok ere egiten ezpadabe ondo ta sasoiz.

 

aurrekoa hurrengoa