www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXI
BAITA PEKATU ASTUNA BE

 

        Pekaturik... astunik edo ariñik... zeure oraiñengo autorkuntzatik ona egin dozu, irakurlea?

        Itaunea ezta polit-polita, baña pekatua bera be ezta gauza polit-polita ez onaxeago be ta... parkatuizu.

        Jainkoak aolanIxe parkatuko al deutsu zeuri egin dozun pekatua... egin badozu.

        Baña egin daigun zuk ez beste batek, arinkeriren baten edo... (pekatu egitea beti da arinkeria baña) egin daula pekatu astun bat ointxe, ta Jainkoak diñotsala, alantxe da ta, bere biotzaren barruan:

        —Kenduizu zeugandik ori pekatu astun ori, ta kenduizu beingo-beingoan; ba eztakizu noiz ilgo zarean, ta jakin bear dozu, barriz, pekatu astunen bat aldean dozula ilten bazara, betiko sutara jaurtingo zaitudazala.

        —Betiko sutara iñor jaurtitea baltza da —esango dau, bear-bada, pekatariak.

        Baña zer dauko orregaz?

        Arin erantzun leio Jainkoak, Ondartzak baño zer geiagogaz:

        Betiko sutara jaurtitea baltza dala? Baita pekatu astuna be!

 

aurrekoa hurrengoa