www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXII
BAI, JAUNE... BAI, JAUNE...

 

        Asuen, antxiña baten, Jantalo ezizena eukan andiki bat bizi zan.

        Eztakigu zegaitik deituten eutsien Jantalo.

        Ba edonok ikusi eikean, itsua izan ezik, beintzat Asu inguruan, egunean-egunean, jan ta lo baño beste gauzarik egiten.

        Arratsalde guztietan egiten eban ibiltalditxu bat; bein, Loiutik gora, Urdulizerantz, bestean, Sondikatik zear, Derio aldera; gaur lagun bategaz, biar beste bategaz.

        Bere gogoa zan biderako laguntzat arratsalde bakotxean gizon bat eukitea, bein bat eta bestean beste bat, eta olantxe, banan-banan, Asuko gizon guztiak.

        Eta ibiltaldian lagunduten eutsan gizonak baekian afaritxu gozoa eukana bere etxean, Jantalo beraren etxean, ibiltaldia egin ta gero.

        Bein, gure Jantalo oneri gertau jakon eroatea laguntzat, andia zala, Txikitxu ezizena eukan gizon bat; ona, bai, bera, baña Jantalontzat berantzat, guztiz gogaikarria.

        Ez jakon gogaikarri egin, andia zala Txikitxu ezizena eukalako, baña bai beste gauza bategaitik.

        Txikitxuk berak ez eutsan igarri gogaikarri egin jakonik, eta afaritxua jan ostean, eskerrak emon eta agur egiteko ordua eldu zanean, azkenengo ardao-edataldia egin eta ezpanak polito-polito esku biakaz legortu eta gero, esan eutsan, olango zer barik:

        —Jaune, berorregaz ibiltea ondra anditzet dekot eta, berorrek deritxonean, deitu barrien be...

        —Ez orixe! —erantzun eutsan legor-legor Jantalok.

        —Ene bada! Zeitik ez ba, jaune?

        —Zeitik ez ba, diñozu? Bide duztien, eta aamentxe etsean be, bai, jaune ta bai, jaune, esan deustezu, gogaikarritzar orrek, neure beraa duztietara. Ta ori eztao ondo, Txikitxu! Gizonak, bear danean, ez, jaune be esan bear dau!

 

* * *

 

        Ori da Jantalo onaren eritxia.

        Ta neurea bere bai... zori onean!

        Baña andiki guztiakaz elei urten ondo «ez, jaune» esateak.

        Jantalo tango andikiakaz bai...

        Baña... zorioneko baña...! Jantalo bera il zan, eta Jantalo langoak aurkituten, ija Jantalo bera biztuten baizen gatx dago.

        Ortxe dago untzea: Jantalo lango andikiak aurkitutean. Eta Jantalo lango andiki bat aurkituko dalakoan, arantzak aurkitu leikez... atan asten danak.

        Eta... zeinbat gizon dira, gaur egunean atan be, arantzen bildurrari etxamon eginda, edozein andikiri nai txikikiri nai bardinkiri, eurokaz artu-emona eukirik, egia, bear dan lez, ereak aginduten daun guztian, esateko gertu dagozanak?

        Egia baño ogia maiteago dabenak asko dira ta...

 

aurrekoa hurrengoa