XXXV ZEIN BANKUTAN?
Aberats euskaldun batek, bere eskutitz baten (irarkola-langille arek emoniko atsekabea kenduten baletor lez), itanduten deust ia zein Bankutan gura dodan imintea, neure izenean, Euskereantzat, berrogeta amar mille ogerleko.
Ta pozarren erantzuten deutsat, astirik galdu barik, ointxe beingoan, imiñi leikezala berak ondoen deritxon Bankuan.
Ta bada-ezpadan diñotsadala... geuk euskalzaleok be badaukaguzala geure Bankuak... eta onek geure Bankuok Europako Euskal-errian (Ameriketako Euskal-errikoak aitatu barik), aonetxek direala:
«Euskaltzaindia», Bilbon;
«Euskal-esnalea», Donostian;
«Jesusen Biotzaren Deya», Bilbon;
«Zeruko Argia», Iruñan;
«La Gaceta del Norte», Bilbon;
«Argia», Donostian;
«Gure Herria», Baionan;
«Euskadi» (len «Euzkadi» zana), Bilbon;
«Jaungoiko-zale», Zorrontzan, ta...
«Euskerea» (len «Euzkerea» zana), Bilbon.
Ta... berak baderitxo... aonetariko baten imintea bere bardin dala... ta, alan nai olan, eskerrik asko...
Ta... olantxe urte askotan!
|