www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XXXII
IZKIRIMIRI NEGARGARRI BAT

 

        Barre eragiteko ipuintxu edo berbalditxu labur-laburrari esaten jakola izkirimiria jakiñik, irakurlea ikaratuta egongo da, bear-bada... ia zelan izan leiteken negargarria izkirimiri bat.

        Zelan izan leiteken?

        Onako izkirimiri auxe dan lez.

 

* * *

 

        —Zergaitik az negarrez, Erma?

        —Ara: aiteak atzo jo ta jo, astiñaldi aundija emon eta parkak urratu eustazan, eta gaur ameak parkak urratu dodazala ta, astiñaldi gogorra emon daust.

 

* * *

 

        Ondo begiratu badeutsazu izkirimiri oneri, ikusi izango dozu negarrezkoa dala asikera-asikeratik.

        Ba Ermari negarrez dagoalako itaunduten jako, antza, zegaitik negarrez dagoan.

        Baña era berean ikusi izango dozu baita bere, negarrezkoa izanez ganera, negargarria be badala, beintzat euskeraz idatziriko gauzak euskera onean idatzita gura dituzan begi euskalzaleentzat.

        Ba euskera onean idatzita eztagolako ikusten da Ermari «zergaitik az negarrez?» esaten jakola «zergaitik ago negarrez? esan bearrean, izkirimiria bera egin daun edo euskerara biurtu daun idazlearen erruz.

        Ta Ermak, txoria izan barik, txori batek lez egiten daula berba; euskeraz ondo eztakian idazle berorrek alantxe berba eragiñik, aitagatik aitea ta amagaitik amea diñoala.

        Ta ume, txori-kumea ezpada, ezta, nire ustez, txoria.

        Ta txori-antzik be eztauko, nire eritxian, alan berba egiteko.

        Ta ara be gitxiago, bein prakak jantzi ezkero.

        Ba, neuk dakidala, uta ikusi, Euskal-errian beintzat, txoririk (egaz egiten daun egaztirik) prakakaz.

        Neuk beiñik-bein eztot ikusi oindiño.

 

aurrekoa hurrengoa