www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XLI
IXILDU BARIK

 

        Neure Sondikako Sanguriz izeneko auzotegian jazo zan, urrean, orain esateko daukadan izkirimiritxua.

        Etxearen izena ezin nei esan ziur, baña Aurrekotse ete zan nago.

        Ba al dago Bizkaian erririk, bere auzotegietariko baten Aurrekotse edo Aurrekoetse izenagaz etxeren bat eztaukonik?

        Egin daigun, ba, Aurrekotse izan zala ta dala... Sondikako Sanguriz izeneko auzotegiko etxe orren izena.

        Aurrekotse-tzat daukagun etxe orretan bizi-leku bi dagoz; ta bizi-leku biotariko baten... neba-arrebatxu bi bizi zirean antxiña euron gurasoakaz.

        Mutilkotxua, bere arrebatxua baño zerbait gaztetxuagoa zan ta, arrebatxu orren esanean egoten zan geienetan.

        Atan be, gurasoak aurrean ez egozanean.

        Baña eurok bakarrik egozan arratsalde baten, mutilkotxua bere arrebatxuagaz asarratu egin zan onek gauzatxu bat emon gura ez eutsalako.

        Ta asarratuten ekion beste aldi askotan lez, arrebatxuari auzia nondik irabaziko asi zan.

        Baekian Maritxuri, bere arrebatxuari, auzia irabazteko gauzarik onena, ordurartean beintzat, zer izaten eban.

        Negar egitea.

        Ba Maritxuk ez eban gura izaten bere nebatxu Patxitxuk negarrik egin dagian.

        Ta... jakiña...! beti lez polito-polito negar egiten asi zan.

        —Ez eik negarrik ein ba, —esan eutsan Maritxuk.

        —Eztot negarrik eingo, ori emoten bostazu, —erantzun eutsan berak.

        —Ezin neik emon.

        —Orduan... ba... negar eingot.

        —Eik, gure badok, baie ezteuat emongo au ezegati be!

        Patxitxuk ez eutsan siñistu ezegaitik be ez eutsala emongo, ta negar-arrantzo andiak egin ezkero, emon eragingo eutsala ta, iñozko negar-arrantzorik andienak egiten asi zan.

        Baña alperrik.

        Maritxuk ez eutsan jaramonik egiten.

        Amak aginduriko beartxu bateri oratu, ta axe bearra egiten asi zan, Patxitxun negar-arrantzoai ez entzun eginda.

        Patxitxuk, orraitiño, uste eban lenengo negar-arrantzoakaz auzia irabazi ez arren, bear-bada, alan luzaroan ekin ezkeroan, irabazi eikeala.... ta ekin be egin eutsan alantxe naikoa luzaroan ta naikoa polito.

        Baña alan ta guzti be, Maritxu gor ta gogor ikusten eban.

        Alango baten, naikoa eginda edo, itxi eutsan negar egiteari.

        Ta Maritxuk, ikusirik negar egiteari itxita negarrik egin barik jarraituten ebala, esan eutsan poz-pozik:

        —Noz-o-noz ixildu azanean...!

        —Enaz ixildu, —diñotso berak orduan.

        —Ez azala ixildu?

        —Ez, enaz ixildu! Atsoroten (deskantsetan) egon naz!

        Ta atsoroten egon dala erakusteko, barriro asi zan negarrez.

 

* * *

 

        Elizearen arerioak be, Elizeari kalte egin gurarik astakeritxu bat edo beste esan ta gero, ezer esan barik dagozanean, eztira egoten alan, ezer esan bank, ixildu egin diralako.

        Alan dagozanean, atsoroten egoten dira.

        Ta atsoroten egon dirala erakusteko, barriro asten dira astakeritxuak esaten.

 

aurrekoa hurrengoa