www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kili-kili
Paulo Zamarripa
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kili-kili. Barre ipuiņak, Paulo Zamarripa (Imanol Goienagaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

XIII
ESAKUNE BAT... EDO RI

 

Aldiz, aldiz,

zapatariak zaldiz.

 

        Esakune onegaz zer esan gura dan igarten eztago gatx, nire eritxian.

        Esan gura da, nire ustez, zapatariak geienetan oiñez ibilten direala.

        Ta alan izan bear.

        Ba zaldiz beti ibillita zapata gitxi urratu lei. Ormaren batera edo... zaldiak jo ezean.

        Orregaitik, geienetan oiñez ibiltea jatorkie ondo. Zapata-erosleak, eurok lez oiñez geienetan ibillita, zapata asko urratu... ta zapata asko erosi dagien.

 

* * *

 

        Ta gatozan beste esakune batera.

        Au beste au barria da, neuk ointxe egiñikoa, ta begiratu ondo, ia zer deritxazun:

 

Aldiz, aldiz,

adiskideak babiltz.

 

        Ara: bagoz esateko egon naz, baña neurtitza (bertsoa) egiteko obeto dator babiltz.

        Eta egia, dan legez esateko bere bai.

        Ba, zeuk be ikusi izango dozu ta, adiskideak gaur dagoz zugaz ta biar zeure... arerioagaz, ta etzi, bear-bada, ez onegaz ez zeugaz.

        Ta olango egotea... egotea baño ibiltea geiago da.

        Erantzun ziñei zuk onetara... olango adiskideak eztireala adiskideak.

        Olantxe da: olango adiskideak eztira adiskideak. Aldizkideak dira.

        Baña... zer egingo jako ba?... mundu onetakoak olangoxeak dira ta...

        Betikideak izan bear leukiela?

        Ai! orrek... betikideok... betikotasun onean dagoz.

        Ara artean, bakizu:

 

Aldiz, aldiz,

adiskideak babiltz.

 

aurrekoa hurrengoa